Aezkoak artelan handi baten bidez markatu ditu euren etorkizunerako irizpideak

Larunbatean egin zuten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailearen ondorioen zabalpen publikoa. Prozesua Aezkoako Batzarretik abiatu eta Cederna zein Artelan bidelagun izan dituztela eraman da aurrera. Hainbat saio izan dira etorkizunaz solasteko eta parte-hartzea nabarmena izan da, bertan 123 lagun hartu baitute parte eta orotara 748 ekarpen jaso izan dira. Ekarpen guzti hauek hiru ardatzetan kokatu dituzte, […]

Tokiko garapen estrategikoa garatzeko prozesu parte-hartzailea abian jarri du Cederna-Garalurrek

Nafar Gobernuak Tokiko Garapenaren inguruko estrategia garatzeko agindu zion Cederna-Garalur elkarteari, Mendialde osoan garatu zezan. Prozesu honetatik ateratako proiektuak 7 milioi euroko dirulaguntzak izanen dituzte eta jada hasi dira lanketa egiten. Gaur arratsaldeko 17etan Ariben Pirinioetako entitateekin eginen dute bilkura lerro nagusiak markatzeko. Prozesuaz solasean aritu gara Vanesa Pau Cederna Garalurreko lagunarekin. Mahai teknikoak izanen […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoa Herria prozesua, Zalduako indusketak eta Erronkariko konexioa

Saio honetan Aezkoa Herria prozesu parte-hartzailea ezagutzen hasi dugu Vanesa Pau, Izaskun Zabaltza eta Oihana Lorearen eskutik. Ondoren, Erronkari aldera egin dugu salto Julian Gabasek bertako azken berriak pasa zitzan. Bukatzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabal izan dugu gurean Zalduako indusketen azkeneko aurkikuntzak azalduz. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Etorkizuneko Aezkoaren inguruko hausnarketa prozesua abian

Etorkizunean zer nolako Aezkoa nahi den marrazteko parte hartze prozesua abiaraziko dute larunbat honetan eginen den aurkezpenean. Prozesuari Aezkoa Herria deitu diote eta herritar ororekin egin nahi duten bidea izanik, udan zehar hainbat hitzordu izanen dira herriz herri parte hartu ahal izateko. Honetaz solasean Aezkoako Batzarreko kidea den Izaskun Zabaltza, Cederna Garalurreko Vanesa Pau eta […]