Nafar Gobernuak Pirinioetako etxebizitza eskaintza handituko du hainbat eraberritzeekin

37 etxebizitza izanen dira orotara jada eraberrituta eta alokairuan jarrita dauden besteei gehituta. Auritzen, Auzperrin eta Erronkarin badira martxan direnak eta atzokoan aurkeztutako Jaurrietako bertze 3 ere. Gazteei ez ezik interesa duen ororentzat dira zuzenduak eta alokairu sozialaren bidez izanen dira. Hau guztiaz Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia den Ruben Goñi izan dugu gaurkoan gurean. Berak azaldu digu zer den egin behar dena etxebizitza hauen onuradun izan nahiko bagenu edota informazioa jaso nahiko bagenu. Hau etxebizitza publikoei dagokionez, baina gehitu digu ere etxebizitza pribatuek badutela beste proiektu batetan sartzea zeina eraberritzeaz aparte alokairua ahalbidetzen den.

 

 

 

 

Ruben Goñi Irati Irratian:

 

Iruzkindu