Komunikazioa eta Landa eremua ardatz duten jardunaldiak antolatu dituzte Irati irratiak eta Mendixutek urriaren 27 eta 28an Auritzen

Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]

Nafar Gobernuak Pirinioetako etxebizitza eskaintza handituko du hainbat eraberritzeekin

37 etxebizitza izanen dira orotara jada eraberrituta eta alokairuan jarrita dauden besteei gehituta. Auritzen, Auzperrin eta Erronkarin badira martxan direnak eta atzokoan aurkeztutako Jaurrietako bertze 3 ere. Gazteei ez ezik interesa duen ororentzat dira zuzenduak eta alokairu sozialaren bidez izanen dira. Hau guztiaz Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia den Ruben Goñi izan dugu gaurkoan gurean. Berak […]