Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 27. edizioa martxa hartzen dabil Atarrabian

Gertu ditugu, gertu gaude! lemapean egingo da larunbat honetan Hatortxu Rock euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun jaialdiaren 27.edizioa Atarrabian. Aurten egiten den bigarren jaialdia da eta 18 taldek beren onena emanen dute auzolanean eraikitako jaialdian. Arratsaldeko 16etatik hasita goizeko ordu txikiak arte iraunen du musikak, halere hau bideragarria egiteko jendearen inplikazioa nahitaezkoa da eta bolondres bezala parte-hartzeko deia egin dute antolakuntzatik. Hau guztiaren inguruan Hatortxu Rockeko bozeramailea den Aitor Agirrezabalekin solastu gara.

Gaur da sarrerak online erosteko azken aukera, gerora Iruñeako Herrikon izanen dira salgai.

Sarrerak erosteko edota bolondres bezala lan egiteko hemen duzue aukera: Hatortxuko webgunea

 

  

Aitor Agirrezabal Irati Irratian:

Iruzkindu