Egun On, Auñamendi! Hatortxu Rock, Aralar irratia eta Elhuyar fundazioko gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren,  Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz txertoek sorzten duten errezeloaz aritu zaizkigu. Bukatzeko,Hatortxu rock elkartasun jaialdiko nondik norakoak azaldu dizkigu Aitor Agirrezabalek. Izenburua: Abenduaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Inoiz baino gehiago…Hatortxu Rock

Abenduaren 26an izanen da Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 24. edizioa. Aurten osasun krisiak gauza guztiak aldarazi ditu baita Hatortxu ere. Oraingoan jaialdia ez da toki batean izanen, baizik eta streaming bidez jarraitu ahalko dugun ikuskizuna izanen da. Preso , iheslari eta deportatuen egoera hobetu ez eta zaildu denean inoiz baino gehiago dauka garrantzia Hatortxu Rockek. […]

Egunon Auñamendi! Karrape irratitik Piriniora. Eneagramak aztertu eta Hatortxu Rock eta Altsasuko gazteei buruz

Maravillas gaztetxeko gazteak libre geratu direla jakin ostean ekin diogu saioari. Leitzatik Unai Zabaletak Karrape irratiko albisteak ekarri dizkigu eta Lizarrara bidean harrapatu dugu Miren Cia ere, Eneagramaz mintzatu zaigu eta larunbatean berton izango da Pirinioko emakumeen topaketan. Hatortxu Rock jaialdiko sarrera guztiak agortu direnez, antolatzaile batekin mintzatu gara, eta elkartasuna izan dugu hizpide, eta […]