Bertako elikagaietaz ikasi eta elikaduraz arduratzeko Bertatik Bertara proiektua abiarazi dute Aurizberriko eskolako guraso elkarteak

Aurizberriko eskolako jantokiaren itzulera dela eta guraso elkarteko kideek  pentsatu zuten bertan ematen ziren elikagaien inguruan bazela ikasteko eta elikaduraz zenbait irizpide ikasteko. Honen karietara Bertatik Bertara proiektua jarri zuten martxan eta La Caixaren Innova Local dirulaguntzetara aurkeztu zuten. Dirua jaso ondoren hasi dira ekimenak antolatzen eta lehendabiziko ekimena Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren proiekzioa eta honen ostean bertako ekoizleekin mahai-inguru bat egitea izanen da Aurizberriko liburutegiko sabaian. Proiektuaz eskolako gurasoa den Jokin Kanpionekin solastu gara. Ekaina bitarte iraunen du Bertatik Bertara proiektua.

 

 

 

 

  

Jokin Kanpion Irati Irratian:

Iruzkindu