20 bolondresen ekipoaz lagunduta abiatuko dute Zalduako paraje/herri erromatarrean indusketa kanpaina berri bat Aranzadiko lagunek. Lan talde polita eratu dute aurten baliteke Irulegiko eskuaren aurkikuntzak suspertuta. Astelehenean hasi eta bi astez arituko da termaren zonaldea arakatzen eta uztailaren 22an ate irekien jardunaldiekin amaituko da kanpaina. Hau guztiaz indusketa lanetako zuzendaria den Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko lagunarekin solastu gara.
Hau amaituta ere uztailaren 24 eta 25ean Artziko erromatar bidearen atontze auzolana antolatu dute.
Ate irekiera jardunaldiak:
- Uztailak 22- 11:00 Euskaraz
- Uztailak 22- 12:00 Gazteleraz
Oihane Mendizabal Irati Irratian: