Egun On, Auñamendi! Irati bizirik plataforma, Karrape irratia eta Zalduako indusketa lanak

Gaurko saioa Agoitzen hasi dugu. Bertan Irati Bizirik plataformako kidea den Iñaki Itoizekin izan gara Gamesa Agoitzen ingurukoetaz mintzatzen.  Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik bertako kronika jasotzera. Bukatzeko, Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal izan dugu Zalduako indusketen inguruko berriak ekartzen. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zalduako indusketa lanak bisitatzeko aukera asteburu honetan

Agoitz eta Leitzatik pasa eta gero Zalduako indusketa lanetara igaro gara. Bertan Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal topatu dugu eta bere laguntzarekin errepasatu egin dugu indusketa eremuaren azken nobedadeak. Horietariko bat asteburu honetan izanen diren bisita gidatuak izan ditugu hizketagai. Bisita gidaturako txartela lortzeko: https://bibe.me/event/1639571/entradas-ZALDUA-Bisita-gidatua-%28Euskaraz%29-Posta-Kodea%3A-31.640-%28Auritz-Burguete%29-Auritz-Burguete Oihane Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Bolant eguna eta Almadiaren eguneko abisuak, Zalduako berria eta Pirinioko Soinu banda 4.atala

Gaurkoan Bolant eguna eta Almadiaren eguna bertan behera geratzen direla aipatu dugu. Ondoren, Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako sailaz aritu gara Interes Kulturaldun Ondaretzat hartzeko prozesua hasi baitu Nafar Gobernuko Kultur alorrak. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, Italia gertuagortik ezagutuz, gaurkoan Aribeko Hotela daramaten Fiorenzo eta Marisak izan baitira zerrenda egin dutenak.. Izenburua: […]