Zalduako indusketek egiaztatu dute termen eraikitze faseak nolakoak izan ziren

Hiru astez izan dira bolondresak aurten Zalduako indusketa gunean lanean Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Oihane Mendizabal Sandonis arkeologoaren zuzendaritzapean. Termen ingurua arakatzen jarraitu dute eta bertatik irtendako objektu zein hormetatik ondorioztatu dute terma horiek bi faseetan eraiki egin zirela eta lehendabiziko erabilerak K.o. 10. urtean kokatu daitezkeela. Hau ondorioztatu ahal izan dute bertan Augusto […]

Martxan dira 2024ko Aranzadi Elkarteak gidatutako indusketetan parte-hartzeko izen emateak

Urtero bezala Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia sailak indusketa kanpainaren berri eman du. Bertan aurtengo indusketa gune guztiak azaldu eta bolondresen eskaera egiten duela. Gure zonaldean Artzin, Auritz-Zaldua eta Agoitzen eginen dituzte geldialdiak. Lehendabiziko biak indusketak izanen dira, Agoitzekoa aldiz auzolanerako deialdia lirateke. Hau aitzakitzat hartuta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den eta Artzi eta Auritzeko indusketen […]

Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]

Zalduako indusketako lanak hasiko dituzte datorren astelehenean

20 bolondresen ekipoaz lagunduta abiatuko dute Zalduako paraje/herri erromatarrean indusketa kanpaina berri bat Aranzadiko lagunek. Lan talde polita eratu dute aurten baliteke Irulegiko eskuaren aurkikuntzak suspertuta. Astelehenean hasi eta bi astez arituko da termaren zonaldea arakatzen eta uztailaren 22an ate irekien jardunaldiekin amaituko da kanpaina. Hau guztiaz indusketa lanetako zuzendaria den Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia […]

Zalduako indusketa lanek 10 urte bete dituzte

10 urte bete dira Zalduako parajean lehen indusketa lanak egiten hasi zirenetik eta urtero agertzen dira erromatar garaiko aztarnak. Bi astez izan dira Aranzadi Zientzia elkartekoek eta bolondresek bertan lanean eta honen guztiaren inguruan Oihane Mendizabal indusketa zuzendaria izan dugu irratian solasean. INDUSKETA LANEN ATE IREKIERAK: UZTAILAK 24 igandea 11:00 euskaraz eta 12:00 gazteleraz   […]

Egun On, Auñamendi! Zaldua eta Artziko indusketak eta Karrape irratia

Gaur arkeolojiaz eta indusketetaz solasten hasi dugu saioa, Aranzadi Zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal izan baitugu Zaldua eta Artziko indusketa kanpainetaz solasten. Ondoren, Leitzara joan gara Unai Zabaletarekin egotera eta bertako kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Tarraco-Oiasso erromatar bidea aztergai

7 urtetako lanak bildu ditu Juan Mari Martinez Txoperena “La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros” liburuan. Gaurko aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu lan honen eta oro har erromatar garaiaren errepasoa egiten. Juan Mari Martinez Txoperena Irati irratian

Landarediaren kontserbazioaz arduratuko den proiektua da Prioconex

Hainbat erakundek parte hartzen dute proiektu honetan. Horietariko bat Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saila dugu eta arriskuan dauden landaredia espezieengan jartzen du arreta eta aldi berean ikertzen du zer nolako eragina izango duen aldaketa klimatikoak eurengan. Lan itzela egiten dabiltza eta gainera dibulgazio lan bikaina egin dute Youtuben kanal bat abiaraziz. Hau guztiaz Aranzadi Zientzia […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia, Prioconex proiektua eta Xorroxin irratia

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu Haritz Pascual lagunaren kronika jasotzeko. Ondoren, landarediaren kontserbazioaz arduartzen den Prioconex proiektua izan dugu hizpide Aranzadi Zientzia Elkarteko Pablo Tejero lagunarekin. Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu Julen Zelaietaren ahotik Baztan Bortziriakeko kronika jasotzera. Izenburua: Azaroaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko