Leioako 5 auziperatuei elkartasuna adierazteko hitzaldia eta afaria antolatu dute Nabaskoizen larunbata honetan

Duela 7 urte Leioako kanpusean errepresioa salatzeko mobilizazio batean dauka auzi honek bere mugarria. Honen aurretik dozenaka ikasle izanak ziren zigortu eta jazartuak. Halere 2016ko apirilan mobilizazio honi eman zitzaion bide eta bertan 5 gazte izan ziren identifikatuak. Horrezkero ametsgaizto judizial baten erdian ikusia izan dute euren burua beraietako biei 17 urteko kartzela zigorra eskatzera heldu baitzen fiskaltza. Azkenean, 2022ko epaiketan zigor eskasagoa jaso zuten eta gartzeleratzea saihestea lortu zuten 5 gazteek. Halere, denbora guzti honetan sustengu dinamika potente bat izan dute atzean Leioako 5ak Aske lemapean zeina Euskal Herriko txoko ezberdinetara heldu den eta gazte hauei aurrera jarraitzeko indarra eman dien. Honetaz aritu gara gaur auziperatuetako bat den Olast Arrizibita Iriarterekin ikusita larunbata honetan, Nabaskoizen , euren amaren herrian antolatu duten elkartasun ekimena. Berak eman digu basakeria judizial honen berri.

Afaltzera joan ezin baina ekarpena egin nahi duenak Leioako 5ak Askeren crowdfundigean eman dezake

 

Olast Arrizibita Iriarte Irati Irratian:

Iruzkindu