Enarak/Ainariak harrapatutako Uxina pantailetara eramanen du Luzia Ezkerrek

Pasa den astean heldu zitzaigun kasting baterako deialdia zegoela zonaldean, 16 eta 45 urte bitarteko emakumeei zuzendua. Kasting hori Luzia Ezkerrek gidatuko duen Uxina proiektuarendako da eta azaroaren 22an aurkezteko epea duzue. Hau aitzakitzat hartuta proiektua ezagutzeko parada hartu dugu Luzia berarekin. Azaldu digunez XIX. mende amaieran Ainariekin gertatutako pasarte baten inguruan euren ikuspegia eman nahi dute, zeinetan otsaila hotz baten bidean zirelarik emakume talde bat desagertu zen etxerako bidean zirela.

Jendeaz aparte ere zenbait lokalizazioen bila dabiltza eta inork halakoetan lagundu nahi izanez gero badu ekoiztetxearekin harremanetan jartzea.

Emakumea bazara eta kastingera aurkeztu nahi baldin baduzu sakatu UXINA Kastinga

 

 

 

Luzia Ezker Irati Irratian:

Iruzkindu