Enarak/Ainariak harrapatutako Uxina pantailetara eramanen du Luzia Ezkerrek

Pasa den astean heldu zitzaigun kasting baterako deialdia zegoela zonaldean, 16 eta 45 urte bitarteko emakumeei zuzendua. Kasting hori Luzia Ezkerrek gidatuko duen Uxina proiektuarendako da eta azaroaren 22an aurkezteko epea duzue. Hau aitzakitzat hartuta proiektua ezagutzeko parada hartu dugu Luzia berarekin. Azaldu digunez XIX. mende amaieran Ainariekin gertatutako pasarte baten inguruan euren ikuspegia eman […]

Ainarien eguna ospatuko da igande honetan Izaban

Ondarearn nazioarteko egunaren harira Kurruskla Kultur elkarteak Ainarien omenezko eguna antolatu du igande honetan Izaban. Izaba 1873. urtera itzuliaraziko dute eta Ainariei garaian egiten zitzaien agurra irudikatu eginen da. Ainariak 1840-1935 urte bitarteetan negua heltzear zela (Errosarioko Ama Birjinaren egunean) iparraldera, hots, Maule eta Parisera espartinak egitera zihoazten neska eta emakume gazteak ziren. XX. mendearen […]