Jone Alastuey Uztarrozeko alkate izanen da berriro, komunitatearen alde egiten segitzeko asmoz

Berze lau urtez Uztarrozeko udalaren eta Erronkariko Batzordearen kudeaketan arituko da Jone, “anitx baitago egiteko”, nahiz eta batzuetan, berak dioen gisan, “oso zaila den gauzak burutzea Gobernuko legislazioa ez baita gurera egokitzen”.  Alabaina, komunitatearen aldeko aldarria egiten du, pentsamendu kolektiboa sortzeko eta denon artean denon onki izatea txerkatzeko. Herritarrak parte hartzera animatzen ditu, ez bada udalean, berze espazio batzuetan. 

Borzeko udal-taldea osatu dute, eta lana arloka eta batzordeka banatuko dute. Hauek dira hautetsiak:

Ander Montilla Adot
María Luisa Bernat marco
Belen Marko Induráin
Fani Labairu Marco
Jone Alastuey Garcia

Eskerrik anitx, talde, eta kuraia on guzier!

 

 

Jone Alastuey Irati Irratian

Iruzkindu