Urtarrilaren 20 eta 21ean Itzaltzun Gartxot Egunarekin izanen dugu zita

Urtez urte urtarrileko 3. asteburuan Itzaltzu euskal kulturaren plaza bilakatzen da Gartxot Egunaren bueltan. Urtero Gartxot Ekimeneko lagunek egitarau oparoa prestatzen dute bertaratutakoen gozamenerako. Gaur honi tokia egin diogu geure saioan, Gartxot Ekimeneko kidea den Maite Aranburu Agirre laguna izan baitugu solasean gurean. Beraren laguntzaz errepasatu ditugu Gartxot Egunean izanen ditugunak.

Urtarrilaren 7a bitarte Gartxot Ekimeneko bazkideek izanen dute lehentasuna herri bazkarirako txartelak erreserbatzeko. Egun honetatik aitzin bertaratu nahi duen edonork izanen du aukera.

Biba Xune! Biba Gartxot!

 

 

Maite Aranburu Agirre Irati Irratian

Iruzkindu