Dena prest Itzaltzu euskal kulturaren akuilu bilakatzeko Gartxot Egunaren baitan

Bigarren buelta bat egitea adostu genuen Gartxot Eguna heltzear zela eta hala egin dugu. Beste behin, Itzaltzura gerturatu gara Gartxot Eguneko azken berriak jasotzera. Jada dena bidean dute Gartxot Ekimeneko kideek, herri bazkarirako 200 txartel salduta dituztelarik, hots, dena salduta dutelarik, hala adierazi baitigu ekimeneko kidea den Maite Aranburu Agirrek. Asteburu potentea dator, ekimen aunitz […]

Urtarrilaren 20 eta 21ean Itzaltzun Gartxot Egunarekin izanen dugu zita

Urtez urte urtarrileko 3. asteburuan Itzaltzu euskal kulturaren plaza bilakatzen da Gartxot Egunaren bueltan. Urtero Gartxot Ekimeneko lagunek egitarau oparoa prestatzen dute bertaratutakoen gozamenerako. Gaur honi tokia egin diogu geure saioan, Gartxot Ekimeneko kidea den Maite Aranburu Agirre laguna izan baitugu solasean gurean. Beraren laguntzaz errepasatu ditugu Gartxot Egunean izanen ditugunak. Urtarrilaren 7a bitarte Gartxot […]

Ohiko formatuarekin itzuliko da Itzaltzu euskal kulturaren plazatzat aldarrikatzen duen Gartxot Eguna

Pandemiak zenbait plan eta ekimen irauli egin zituen eta Itzaltzun ospatzen den Gartxot Egunak ez zen horretaz libro izan. Halere, aurten ohiko formatuarekin eta gogobeteta dator euskal kulturaren plaza garrantzitsu hau. Bi eguneko egitaraua prestatu dute Gartxot Ekimeneko lagunek eta elkarte horretako Maite Aranbururekin solastu gara honen inguruan. Itzaltzura gerturatzeko Otsagabiatik Xin Xoan zerbitzua ere […]

Biba Gartxot!Asteburu honetan euskal kulturarekin zita Itzaltzun.

Urtarrilaren erdialdera iritsita, beste behin ere Gartxot Egunaren atarian gaude. Euskal sormenaren plaza bilakatuko da Itzaltzu asteburuan eta honetaz solasteko Gartxot ekimeneko kidea den Maite Aranburu izan dugu. Beraren laguntzaz programa eta irizpideak errepasatu ditugu eta aukera aprobetxatu du gu gonbidatzeko, asteburu zoragarriaz gozatzeko aukera izanen baita. Programa osorik: Maite Gartxot ekimeneko kidea Irati irratian