Ohiko formatuarekin itzuliko da Itzaltzu euskal kulturaren plazatzat aldarrikatzen duen Gartxot Eguna

Pandemiak zenbait plan eta ekimen irauli egin zituen eta Itzaltzun ospatzen den Gartxot Egunak ez zen horretaz libro izan. Halere, aurten ohiko formatuarekin eta gogobeteta dator euskal kulturaren plaza garrantzitsu hau. Bi eguneko egitaraua prestatu dute Gartxot Ekimeneko lagunek eta elkarte horretako Maite Aranbururekin solastu gara honen inguruan. Itzaltzura gerturatzeko Otsagabiatik Xin Xoan zerbitzua ere […]

Biba Gartxot!Asteburu honetan euskal kulturarekin zita Itzaltzun.

Urtarrilaren erdialdera iritsita, beste behin ere Gartxot Egunaren atarian gaude. Euskal sormenaren plaza bilakatuko da Itzaltzu asteburuan eta honetaz solasteko Gartxot ekimeneko kidea den Maite Aranburu izan dugu. Beraren laguntzaz programa eta irizpideak errepasatu ditugu eta aukera aprobetxatu du gu gonbidatzeko, asteburu zoragarriaz gozatzeko aukera izanen baita. Programa osorik: Maite Gartxot ekimeneko kidea Irati irratian