Nekazaritza eta Abeltzaintzaren inguruko diru-laguntzen parte nabarmen bat Nekazaritzarako Politika Bateratuan dute oinarri. 2024. urte honetan balio natural handiko sega-belarren inguruko esleipena bat dakar, hala adostu baitute ingurumena zaintzen duten horiek saritzeko asmoz. Berritasun guzti hauek GAN-NIKeko kidea den Silvia Zabalza Armendarizek azaltzen dabil hainbat hitzaldi emanez. Bihar (urtarrilak 19) Ariben, astelehenean (urtarrilak 22) Ezkarozen eta asteartean (urtarrilak 23) Auritzen izanen dugu hauxe bera azaltzen.
Deialdiak:
- Urtarrilak 19, 18:00 Aribe-Aezkoako Etxean
- Urtarrilak 22, 18.00 Ezkaroze-Juntetxean
- Urtarrilak 23, 20:00 Auritz-Kultur etxean
- Urtarrilak 29, 18:00 Erronkari-Erronkariko etxean
Silvia Zabalza Armendariz Irati Irratian
![](https://i0.wp.com/iratiirratia.eus/wp-content/uploads/2024/01/GanNIKSegaBelarAribe-724x1024.jpg?resize=640%2C905&ssl=1)
![](https://i0.wp.com/iratiirratia.eus/wp-content/uploads/2024/01/GanNIKSegaBelarEzkaroze-769x1024.jpg?resize=640%2C852&ssl=1)