Egun On, Auñamendi! EHNErekin NPBaren inguruan,Mugazgaindiko gazteri foroa eta Erronkariko kronika.

Gaurkoa EHNE sindikatuko Patxi Zabaltzarekin hasi gara Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan solasten. Ondoren, Mertxe Vilches eta Josu Laguardia izan ditugu Gazteriaren Mugazgaindiko foroaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

EkoLocal, Applikate enpresak garatutako nekazari eta abeltzainendako erreminta berria

Gaurkoan teknologia lehen sektorearen mesedeetara jarri dugu. Ostiralean argitaratu zuten EkoLocal aplikazio berria Applikate-ko lagunak. Aplikazio honek ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubia egiteko jaioa da eta jada 5000 bisita jaso ditu eta 700 pertsona erregistratu dira aplikazioan. Horretaz solasteko Joselu Ciarekin izan gara eta berak argitu digu zertan datza doako den erreminta berri hau. Nola […]

Zinelur, elikadura eta nekazaritza lantzen dituen zinemaldia Iruñean

Zinelur elikadura eta nekazaritzari buruzko dokumentalak lantzeko zinemaldia da, gaur hasi eta hiru egunez Iruñean Nafarroako filmotekan eskainiko dutena. Guk Juanma Intxaurrandieta elkarrizketatu dugu Intia Reyno Gourmeteko arduraduna. Elkarrizketa entzuteko.