Aldaketa klimatikoaz solastu eta eztabaidatzeko guneak plazaratuko ditu Aise kooperatibak Nafar Pirinioan

Askotan entzun dugun terminoa dugu Aldaketa Klimatikoa. Batzuk ezeztatzen dute beste batzuk aldiz onartu baina komunitateak nola nabaritzen duen gutxitan jakin izan ohi dugu, bada honi erantzuna emateko dator Aise Kooperatibak abian jarriko dituen Foro eta Elkarrizketa irekiak. Bi foro egitea aurreikusten dituzte horietako bat martxoaren 16an Erronkarin. Halere prozesua eta aldaketa klimatikoa lantzeko zenbait elkarrizketa gune izanen dira egunotan. Hau guztiaz solasteko Aise Kooperatibako kidea den Garoa Gartziandia izan dugu gaur gurean.

Elkarrizketa irekien deialdiak:
– Otsailak 3, Aurizberriko Eskolako Sabaia-11:00
– Otsailak 4, Aribeko Aezkoako Etxea- 11:00
– Otsailak 24, Erronkariko Gazte Txokoa- 17:00
– Otsailak 25, Jaurrieta- 11:00

Aise kooperatiba ezagutu nahiko bazenu bisitatu euren webgunea

 

Aise Kooperatibako Garoa Gartziandia Irati Irratian

Iruzkindu