Josu Urrutikoetxearen bizitza barnebiltzen duen Rebelde telesail-dokumentala aurkeztu zuten Parisen

Irrintzi Filmak produktorak gidatutako Rebelde telesail-dokumentala estreinatu zen Parisen aurreko astean. Lan honek Josu Urrutikoetxearen bizitza eta bizipenak barnebiltzen ditu, frankismo garaiko haurtzarotik hasita ETA erakundearen amaiera arte. Rebelde ezizenaz ezaguna da Josu, Ugaoko Rebelde deritzon baserrian sortua baitzen eta Euskal Herriko gatazka politikoan pisu nabarmena eduki duen pertsona dugu. 4 kapituluetan bere bizitza eta bizipenak barnebiltzen dituzte eta aurki izanen da eskuragarri produktorak eraikitako web orrialde baten bidez. Momentu honetan harpidetzea eskatzen dabiltza gerora zuzenean interesa duenari lana prest dagoenaren berri emateko. Hau guztiaz solastu gara Juan Luis Napalekin gaurko egunean.

Telesail-dokumentalaren informazioa eta harpidetza burutzeko aukera REBELDE telesail-dokumentalaren webgunean duzue

 

 

Juan Luis Napal Irati Irratian

Iruzkindu