Mikel Zabalza kasuaren inguruko dokumentalaren kartela aurkeztu dute

Gaur goizean izan da agerraldia Katakrak aretoan Iruñean. Ez da nolanahiko data gaur torturaren kontrako nazioarteko eguna bauta. Agerraldian azaldu dute zein izango den dokumentalaren kartela. Dokumentala Non dago Mikel? izenburua izango du eta adierazi dutenez udazkenean estreinatuko da. Kartelari dagokionean, Mikel Zabalzaren irudia Bidasoa ibaiak eta Iratiko Oihanak inguratzen dute. Iluntasuna da nagusi uretan […]

Egunon Auñamendi! Zaraitzuera aztertu, Elkarrekin /together dokumentala eta “Etxerako bidean” Xamarrekin

Iñaki Camino hizkuntzalariarekin zaraitzuera eta euskararen historia izan dugu hizpide lehenbizi eta Itziar Garcia Zubiri film ekoizlearekin Elkarrekin / Together pelikulari buruz aritu gara solasean. Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen Etxera bidean saiakerak Euskadi saria jasoko duela jakin dugu gaur, eta berari Irati irratian egindako elkarrizketa ere entzun dugu. Izenburua: Urriaren 18ko saioa Iraupena: 2:40 […]

Elkarrekin/Together dokumentalari buruz Itziar Garcia Zubirirekin

Euskal arrantzaleak eta Ameriketako natiboak elkarrekin harremanetan jarri zituen balearen arrantzak. Euskal arkeologoak bertara egindako bidaia eta ikerketa kontatzen du Elkarrekin / Together filmak. Eta horri buruz hizketan hasi gara Itziar Garcia Zubiri ekoizlearekin. Elkarrizketa aberatsa zinemaz eta emakumeen lanaz aritzeko. Itziar Garcia Zubiri Irati irratian.

Aritz Ganboa artzaina Sakanatik Piriniora korrika gazta batekin

Urriaren 26an aterako da korrika Arruatzutik, bere herritik. 170 km eginen ditu eskualdez eskualde, mendirik mendi. Urriaren 27 goizean Erroibarretik, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin zehar Izabara heltzea du helburu. Irati irratian mintzatu gara Ariz Ganboa artzain eta korrikalariarekin.