Otsoa Nafarroako ateetan

Asso Veralen izan zen pasa den astean Otsoak ardi bat akatu zuenekoa. Erronkariko bailararekin mugakidea den herria izanik gertu sentitzen dute bertako abeltzainek beste arrisku berri bat. Honi gehitu beharko litzaioke makroukuiluek, hartzek, pandemiak,.. eragindako galerak eta egoeraren inguruko hausnarketa egin dugu EHNEko kidea den Fermin Gorraiz lagunarekin. Erasoaren irudiak PIRINEWSen   Fermin Gorraiz Irati […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta Odola, lehen sektoreko kontabilitatea eta Iraultza eta Bizi liburua

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 56. istorioa kontatu digu, Manex eta Odola izenburua duena. Ondoren, Maxus Mutuberria izan dugu lehen sektoreko fiskalizazioa nola egin behar den azaltzen. Bukatzeko, Mikel Antza izan dugu Iraultza eta Bizi komiki liburua aurkezten Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta lehen sektorearen inguruko jardunaldiak

Gaur, lehendabizi, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Bukatzeko Pirinioko Mahaiak, Gupirinioa lantaldeak eta Intiasak abian jarritako jardunaldien inguruan solastu gara Joseba Martinezekin. Izenburua: Azaroaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Lehen sektorearen etorkizunaz hausnarketa ariketa telematikoa

Arloka dabil lanean Pirinioko Mahaia. Lehen sektoreaz arduratzen dena ikusi du generazio arteko erreleboekin arazoak izanen direla etorkizunean eta horren inguruan GuPirinioa, Intiasa eta Cederna-Garalurrekin batera horren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dituzte. Jardunaldien inguruan solasteko Joseba Martinezekin izan gara, berak azaldu digu nolako jardunaldiak izanen diren. Joseba Martinez Irati irratian