Hiru astez izan dira bolondresak aurten Zalduako indusketa gunean lanean Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Oihane Mendizabal Sandonis arkeologoaren zuzendaritzapean. Termen ingurua arakatzen jarraitu dute eta bertatik irtendako objektu zein hormetatik ondorioztatu dute terma horiek bi faseetan eraiki egin zirela eta lehendabiziko erabilerak K.o. 10. urtean kokatu daitezkeela. Hau ondorioztatu ahal izan dute bertan Augusto enperadorearen garaiko txanpon bat topatu baitute. Hau guztia azaldu eginen dute larunbata honetan, uztailak 27an eginen den bisita gidatuetan, goizeko 11etan euskaraz eta 12tan gazteleraz. Honen inguruan apur bat hitzegiten egon gara Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabal Sandonisekin.
Oihane Mendizabal Sandonis Irati Irratian
Aranzadi Zientzia elkarteak plazaratutako berria: