Zalduako indusketek egiaztatu dute termen eraikitze faseak nolakoak izan ziren

Hiru astez izan dira bolondresak aurten Zalduako indusketa gunean lanean Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Oihane Mendizabal Sandonis arkeologoaren zuzendaritzapean. Termen ingurua arakatzen jarraitu dute eta bertatik irtendako objektu zein hormetatik ondorioztatu dute terma horiek bi faseetan eraiki egin zirela eta lehendabiziko erabilerak K.o. 10. urtean kokatu daitezkeela. Hau ondorioztatu ahal izan dute bertan Augusto […]

Tarraco-Oiasso erromatar bidea aztergai

7 urtetako lanak bildu ditu Juan Mari Martinez Txoperena “La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros” liburuan. Gaurko aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu lan honen eta oro har erromatar garaiaren errepasoa egiten. Juan Mari Martinez Txoperena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Herritarrak ez gutxietsi mobilizazioa, Tarraco-Oiaso erromatar bidea eta Erronkariko konexioa

Ostirala gogotsu hasi dugu Paul Bilbao Euskalgintza Kontseiluko kidearekin batera, biharkoan mobilizazioa deitu baitute “Herritarrak ez gutxietsi, hizkuntz eskubideak denontzat!” lemapean. Ondoren, erromatar garaiera jo dugu Juan Mari Martinez Txoperenaren eskutik, bere 7 urteko Tarraco-Oiasso bidearen inguruko lana biltzen duen liburua aurkeztuko baitu Kondestable jauregian. Bukatzeko, Erronkarira jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua […]