Palestinaren aldeko bizi-martxa izanen da larunbatean Aezkoan

Aezkoako Kirol Elkarteak eta Orbaitzeta Kirolak elkarrekin Palestinaren aldeko bizi-martxa antolatu dute larunbata honetarako Aezkoako herri guztiak palestinarrei elkartasuna adierazteko zeharkatu eta bakoitzean keinu bat eginen dutelarik. Euskal Herri mailako dinamika bati atxikitu dira eta 9:00tan hasiko dute bidea Ariben, 13;30tan Abaurrepean amaituko dutelarik. Honen inguruan Orbaitzeta Kirolak elkarteko kidea den Alex Arregi izan da solasean.

 

 

 

Alex Arregi Irati Irratian

Iruzkindu