Auñamendin antolatu dituzten jarduerei buruz solastu gara Aritz Carballorekin

“Auñamendi” kultura, kirola eta aisialdia kudeatzeko sortu zuten bulegoaren parte da Aritz. Bulego honen sortzearen beharra, jarduera guzti hauek antolatzeko beharra eta nola elkarte ezberdinek batzeko beharra azaldu zuten bulego hau sortu ahal izateko azaldu digu. Auñamendiko mankomunitatea, udaletxe eta kontzejuen laguntzarekin eskeini nahi dira jarduera guzti hauek. Izen emateko epea ostiralean, irailak 27 amaitzen […]

Iratiko mendietan barna garatuko da larunbatean Irati Xtrem BTT froga

Berriz ere izan gara gaurkoan Iñigo Labat Irati Xtrem frogaren antolatzailearekin. Asteburu honetan ospatuko baita Otsagabian aurtengo bigarren froga, mendi bizikletan edo BTTn egin beharreko froga alegia. Jada 500 parte-hartzaile daude izena emanda eta orain eguraldiari so daude, eguraldi kaxkarra eginez gero ibilbidea moldatu beharko baitute. Ratu on bat pasa dugu Iñigoren laguntzarekin froga ezagutzen. […]

Palestinaren aldeko bizi-martxa izanen da larunbatean Aezkoan

Aezkoako Kirol Elkarteak eta Orbaitzeta Kirolak elkarrekin Palestinaren aldeko bizi-martxa antolatu dute larunbata honetarako Aezkoako herri guztiak palestinarrei elkartasuna adierazteko zeharkatu eta bakoitzean keinu bat eginen dutelarik. Euskal Herri mailako dinamika bati atxikitu dira eta 9:00tan hasiko dute bidea Ariben, 13;30tan Abaurrepean amaituko dutelarik. Honen inguruan Orbaitzeta Kirolak elkarteko kidea den Alex Arregi izan da […]

Parte-hartzaile markak hautsita ospatu zen Nagoreko Triatloia

3 frogen artean 200 partaideen (203) langa gaindituta burutu zen larunbatean Nagoreko IV. Triatloia. Ostiraleko euriteek larunbata eder bati eman zioten bide eta arazorik gabe burutu ahal izan zituzten Super Sprint, Triatloi herrikoi eta emakumezkoena eta oliinpikoa. Aurreko astean izan genuen Ainhoa Pinto Lopez izan dugu gaur gurean triatloiaren ingurukoak azaltzen.     Ainhoa Pinto […]

Larunbata honetan bueltatuko da Mezkiritzeko Bost Kirola

16 urteren ondoren bueltan izanen da Mezkiritzeko Bost Kirol egitasmoa. Kirol ekinaldi hau 1982an izan zuen hasiera eta elkargune garrantzitsua izan zen garaian zonaldeko jendearentzat. Lehen norbanakoek jokatzen bazuten ere, gogorregia zenez, gaur egun taldeka lehiatuko dira bi talde Ligezta eta Lezemotz, bosna partaide dituztelarik. Izanen diren modalitateak eskua, xare, pala motza, larruzko paleta eta […]

Larunbatean burutuko da Nagoren Triatloia eta Emakumeen 4. triatloi herrikoia

Antsoaingoko eta Donibane Kirol Elkarteetako Triatloi sailek antolaturik eta Nafarroako Triatloi federazioak babesturik laugarren urtez ospatuko da Nagoreko Triatloia. Honen bueltan 3 froga desberdin topatuko ditugu, Olinpikoa, Supersprint eta Emakumearen triatloi herrikoia. Froga honen funtsa modalitate honetara lagun gehiago gehitzea litzateke eta horretarako aukera polita da Nagorekoa. Honen inguruan izan gara tarte batez antolatzaile lanetan […]

Asteburu honetan ospatuko da 29. Larra-Larrau txirrindula martxa

Aurten Larra-Larrauk bere 29. edizioa biziko du, antolaketa Larra Belagua estaziokoek lehendabizikoz izanen dutelarik. 100 eta 146km luzedun bi ibilbide izanen dituzte txirrindula martxako parte-hartzaileek eta ikusi beharko da eguraldia lagun izaten duten. Momentuz 840 lagun daude izena emanda oraindikan ere izen ematea irekia dutelarik. Hau guztia kontatu digu Larra-Belagua estazioko zuzendaria den Julen Garjonek. […]

Matamachos erlojupekoa ospatuko da larunbatean Garden

7 urte dira Matamachoseko erlojupekoa berreskuratu zutenetik, afari baten bueltan 5 lagunek hartutako konpromisoari esker. Iaz irailean egin eta arrakasta gutxi izanda erabaki egin zuten agorrilera pasatzea eta aurten jada partaideen topea erdietsi dute, 60 lagunek hartuko baitute parte frogan. Gaur antolaketa lanetan dabilen Iñari izan dugu gurean frogaren nondik norakoak azaltzen.   Iñari Irati […]

Ainariak omenduko dituzte asteburuan antolatutako erronka berri baten bitartez

Apirilean izan zen Ezkabako ihesarekin lehendabiziko erronka Aurizberrin eta asteburu honetan 4. erronka izanen da kasu honetan Erronkariko bailaran, Izaban zeinetan ekimen honekin Ainariak omendu eta goraipatu nahi izan dituzte. Larunbata eta igandea kirola eta turismo jasangarria uztartu eginen dituzte erronka honen bitartez, igandean izanen delarik erronkaren muina bi ibilbide desberdin eskainiz. Berriz ere izan […]

75 bat txirrindularik hartuko dute parte Kontrabandisten Ibilbidea BTT froga ez lehiakorran

Orbaitzeta Kirolak antolaturik uztailaren 27an 75 txirrindularik Kontrabandisten Ibilbidea BTT kirol froga ez-lehiakorrean hartuko dute parte. Bi distantzia barnebiltzen ditu froga honek , ertaina( 30km eta 768m-ko desnibela) eta luzea (47km eta 1709m-ko desnibela), zeinak Irati inguruak modu jasangarri eta osasuntsuan ezagutzeko aukera ezinhobea emanen duen. 100 partaideren langa kokatuta zuten baina arrakasta itzelak ikaratuta […]