Etorkizunari begira jarri dira Erroibarko udalean, ibarraren garapenaz hausnarketa sakon bat egiteko bidean sortu da Errotuz prozesu parte-hartzailea. Biztanleriaren laguntzarekin eta biztanleria errotu nahiean gidalerro estrategikoak beraiekin adostu nahi dituzte eta hortara bideratu dute prozesu hau. Errotuz ibarraren izenarekin eta errotzearekin hitz joko bat baino gehiago da, zer nolako ibarra irudikatu nahi den hausnartu eta garatzea alegia. Prozesua bideratzeko talde eragile bat sortu dute alderdiek bina ordezkarirekin prozesuaren martxa ziurtatuko duena. Talde honetako kidea dugu gure gaurko gonbidatua izan den Joseba Martinez Rey. Prozesuaren dinamizazio teknikorako ere Artelaneko lagunen laguntza izanen dutela kontatu digu.
Maiatzaren 31an aurkeztu zuten jendaurrean prozesua bera, orain lantaldeen txanda da. Horretarako deialdi hauek helarazi dizkigute:
– Ekainak 11 Aurizberri-Liburutegi sabaia 18:00-20:00 (Euskaraz)
– Ekainak 14 Zilbeti- Elkartea 18:00-20:00 (Gazteleraz)
– Ekainak 16 Erro- Elkartea 16:30-18:30 (Gazteleraz)
– Ekainak 21 Bizkarreta- Elkartea 11:00-13:00 (Gazteleraz)
Joseba Martinez Rey Irati Irratian
