Gazteriaren behar eta proposamenak ezagutu eta lankidetza sustatzeko parte hartze prozesua jarriko da martxan Erroibarren

Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da […]

Prozesu parte-hartzaileen ondorioetaz eta Kultur Olaz solasean Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenorekin

Hainbat berri izan dira azken aldian Aezkoako Batzarrearen baitan eta hauetaz solastera joan gara bertako lehendakaria den Karlos Bueno lagunarekin. Lehendabizi, Aezkoa Herria prozesu parte hartzailetik ateratako ondorioak direla eta Batzarre Nagusiak zenbait erabaki partekatu zituen prozesuan parte hartu zutenekin. Ondoren, Kultur Olaren inguruan aritu gara aurki irekiko baititu ateak eta hau ere berri pozgarritzat […]

Gazteek beren ikuspegia plazaratu zieten Auritzeko herritarrei larunbatean

Auritzeko udalak Artelan elkartearekin batera uda partean abiatu zuen gazteak Auritzeko bizitza sozialan zein politikoan parte hartzeko prozesua. Ekimen parte-hartzaile honek 25 gazte bildu ditu eta euren kezkak eta nahiak partekatu dituzte. Horietako gazte bat Unai Irigarai dugu eta berak azaldu digu zeintzuk izan diren prozesu honen ondorio nagusiak.     Unai Irigarai Irati Irratian: […]

Auritzeko feriak eta gazteriarengan abiatutako prozesua hizketagai Auritzeko alkatearekin

Hainbat kontu genituen hitzegiteke Josepe Irigarairekin eta datorren asteleheneko feriak aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu. Feriaren inguruan solastu gara bai baina baita abian jarritako gazteria ardatz duen parte-hartze prozesuaz ere. Azken honekin, oso pozik agertu zaigu ikusi baita Auritzeko gazteria prest eta gogotsu dagoela etorkizuneko Auritzen bere ekarpena egiteko.   Josepe Irigarai Irati […]

Etorkizuneko Aezkoaren inguruko hausnarketa prozesua abian

Etorkizunean zer nolako Aezkoa nahi den marrazteko parte hartze prozesua abiaraziko dute larunbat honetan eginen den aurkezpenean. Prozesuari Aezkoa Herria deitu diote eta herritar ororekin egin nahi duten bidea izanik, udan zehar hainbat hitzordu izanen dira herriz herri parte hartu ahal izateko. Honetaz solasean Aezkoako Batzarreko kidea den Izaskun Zabaltza, Cederna Garalurreko Vanesa Pau eta […]