Errotzea bilatzen duen prozesua abian da Erroibarren

Etorkizunari begira jarri dira Erroibarko udalean, ibarraren garapenaz hausnarketa sakon bat egiteko bidean sortu da Errotuz prozesu parte-hartzailea. Biztanleriaren laguntzarekin eta biztanleria errotu nahiean gidalerro estrategikoak beraiekin adostu nahi dituzte eta hortara bideratu dute prozesu hau. Errotuz ibarraren izenarekin eta errotzearekin hitz joko bat baino gehiago da, zer nolako ibarra irudikatu nahi den hausnartu eta […]

Auñamendiko toki-administrazioek eta Irati Orreaga elkarteak akordioa sinatu dute turismo alorrean elkarlana sustatzeko

Auritz, Luzaide, Orotz-Betelu udalerriek Artzi, Aezkoa eta Erroibarko bailarek akordioa sinatu dute turismo alorra elkarlanean garatzeko Irati Orreaga elkartearekin. Irati Orreaga elkartea Auñamendi aldeko 55 enpresa, autonomo edo zerbitzuren ordezkari dugu, turismo alorrean eskarmentu handia dutenak. Akordio honek administrazioetatik diru sarrera bat jasotzeaz aparte, administrazio hauek dituzten baliabide desberdinei oihartzuna ematea izanen du oinarri. Formakuntzari […]