Asteazkenean kaleratutako ohar baten bidez Erronkariko Batzarreak salatu egin zuen asteartean La Vueltaren igarotzearekin batera jasan izan duten jazarpen poliziala. Kontrolak eta galdeketak izan direla salatu dituzte eta horrek bertako biztanleen haserrea piztu zuen. Indar polizialek Palestinaren aldeko ekintzen inguruko kezka zuten eta hori aitzakitzat hartuta burutu zuten jazarpen hori. Erronkariko Batzarreko langile bat eta ibarreko biztanle bat ere mendian galdekatu zituzten Goardia Zibilek ordu batez lan batzuk egitera zihoala. Hori izan zen edalontzia gainezkatuarazi zuen tanta. Gobernu delegaritzara ere bideratu dute idatzi bat azalpenak exijitzeko nahiarekin.
Honen inguruan solastu gara gaurkoan Erronkariko alkatea den Amparo Viñualesekin.
Amparo Viñuales Irati Irratian

