Auzperriko eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa eta itzulitako lanaren azken berriak

Auzperri eta Agoitzeko euskarazko irakurle taldeen dinamizatzailea dugu Mikel Albisu Mikel Antza idazle auriztarra. Bere laguntzarekin errepasatu ditugu pasa den asteko irakurle taldeetan bizitakoak Eider Rodriguezen Eraikuntzarako Materialak eta Uxue Alberdiren Dendaostekoak eleberrien karietara. Ez hori bakarrik, jakin izan dugu Iraultza eta Bizi, hots, “Revolució i viure!” liburuaren katalanera itzulpena lortu duela espero zen finantziazioa […]

Irakurle taldeek euren kurtsoa abiarazi dute Agoitzen eta Auzperrin

Auzperrin asteartean hasi ziren Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberriarekin. Agoitzen aldiz, atzokoan hasi zuen bere ibilbidea Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberriarekin. Irakurle taldeetaz ari gara eta biak Mikel Albisuk, Mikel Antzak dinamizatzen ditu. Berarekin egon gara bi saio hauen inguruan solasean eta errepasatu ditugu nola egin behar den irakurle taldeetan izena emateko. Hurrengo […]

Paisajes que son vida liburua aurkeztuko du ostiralean Antonia Lazcozek Auzperriko Liburutegian

2018an izan ginen gure hurrengo gonbidatua den Antonia Lazcozekin. Garai hartan “Dolor-Gozo de la rosa” liburua besapean zuela etorri zen Abaurregainara. Oraingo honetan, bere hirugarren poesia liburuarekin datorkigu, liburutegien eguna ospatzera Auzperriko liburutegira. Liburua “Paisaje que son vida” du izenburutzat. Hau argudio hartuta berarekin egoteko parada atera dugu Liburuaren aurkezpena urriaren 21ean arratsaldeko 19tan Aurizberriko […]

Neguko ordutegia, hurrenko ekintzak eta oporrak

Gaur oporretan harrapatu dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea.Gaur eta bihar jai egun hartu ditu eta urriko lehendabiziko bi asteak ere opor hartu ditu uda osoan lanean egon ostean. Astelehenean itzuliko da lanera neguko ordutegiarekin (arratsaldez). Mari Mar Irati irratian:

Mi pueblo lee egitasmoaren balorazioa

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Asteburua intentsoa izan da Mi pueblo lee jaialdia artatu baitu Auzperriko herriak. Bertan Mavi Doñate idazlea izan genuen bertaratutakoekin hartu-eman estua izaten eta jende nahiko batu zela komentatu digu Mari Marrek. Mari Mar Irati irratian:

Literaturaz zipriztindu nahiean dator “Mi pueblo lee” jaialdia

Larunbat honetan iritsiko da “Mi Pueblo Lee” jaialdia Aurizberrira. Jaialdi honek Mavi Doñate idazle eta kazetaria ekarriko du gurera, literatura eta oro har idazleak landa eremuetara gerturatzea helburu duen jaialdi honen bitartez. Jaialdia hobeto ezagutzeko bertako antolatzailea den Maribel Medina izan dugu gurean. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue MI PUEBLO LEE webgunea   […]

Ordutegia eta Nire herriak irakurtzen du festibala

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan udako ordutegia bergogoratu digu eta uztailaren 30ean izanen den “Mi pueblo lee” festibalaz solastu zaigu, zeinetan Mavi Doñate idazle eta kazetaria izanen dugun Auzperrin irakurleekin momentuak partekatzen. Mari Mar Irati irratian: