Bidaia (H)ariketak poesia liburua aurkeztuko du Oihane Garmendiak larunbat honetan

Larunbat honetan Erronkariko ibarreko etxean arratsaldeko 19:00etan izanen da hitzordua. Bertan arituko da Oihane Garmendia bere Bidaia (H)ariketak poesia liburua aurkezten, Nafar Ateneoko Josu Jimenezek aurkeztuta. Aurkezpen hau aitzakia hartuta aritu gara gaurkoan berarekin solasean. Aipatu digunez, Josuk aurkeztuko du ekimena eta galdera erantzunen bitartez eginen dute liburuaren aurkezpena. Liburua jadanik edozein liburudendetan topa dezakegula […]

Egun On, Auñamendi! Irrintziaren inguruko ikerketa, Bidaia (H)ariketak eta Manexen emantzipazioa

Gaurkoa Irrintziaren inguruko tesia bat hartu gaitu hasieran eta honetaz solasteko tesiaren sortzailea den Ana Martinez Arellano foniatrian doktorearekin izan gara. Ondoren, poesia izan dugu hizpide Oihane Garmendiak larunbat honetan aurkezten baitu Bidaia (H)ariketak liburua eta honetaz solastu gara berarekin. Bukatzeko, Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin izan dugu. Hasieran Tiramillas saioari kritika egin dio eta ondoren […]

Jose Angel Irigarayrekin Hitzendatzearen mentura

Sorkuntzan, ibilbide zabala eta anitzadun gonbidatua izan dugu gaurkoan. Bere lan berria aurkeztera etorri zaigu Isiltasunaz hunatago izenburupean dakarkiguna. Poesia lan berri honetaz eta kulturaren egoera orokorraz ere elekatu gara Jose Angel Irigarayrekin. Liburua lortzeko: https://www.pamiela.com/index.php/colecciones/euskara/literatura/poesia-euskaraz/isiltasunaz-hunatago-detail Jose Angel Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Jose Angel Irigarayren azken lana eta Urmuga jaialdia

Gaurko saioa Jose Angel Irigarayrekin hasi dugu, poesia liburu berria argitaratu berri baitu, Isiltasunaz Hunatago goiburua duena. Ondoren  Miguel Zeberiorekin hizketan hasi gara, bera baita Urmuga ekimenaren garatzaileetako bat. Bukatzeko aspaldiko partez agendaren errepasoa egiten amaitu dugu. Izenburua: Uztailaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Haur eskoletako abisuak, poesia errezitaldia eta Pirinioko soinu banda 3. atala

Gaur haur eskoletako aurre-matrikulazioaz aritu gara abisuak pasatzen. Ondoren ostiraleko poesia errezitaldia bertan behera geratu zenez, Blanca Zazpe, Idoia Zabaltza eta Socorro Latasaren poesiak ipini ditugu. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, gaurkoan Martinez- Saura familiaren unea, beraiek pasatako zerrenda ipini baitugu Pirinioko Soinu Banda 3. atalan. Izenburua: Martxoaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Bertso eta natura artean

Larunbata 19:00tan Agoitzeko kultur etxean poesiarekin zita bat dugu. Bertan “El Azar de los Nombres” liburua aurkeztuko da eta aldi berean “Naturaleza Versal” ekimeneko hainbat parte-hartzaile arituko dira euren poemak irakurtzen. Guzti honetaz, Socorro Latasarekin hitz egin dugu, bera baita “El azar de los nombres” liburuaren egilea. Gure gozamenerako ere hainbat poema utzi dizkigu. CORAL […]

Egunon Auñamendi!
Aurizberriko eskola, Emergentziazko poesia eta @iruna_udala twitter kontua

Mamitsua eta berezia izan da gaurko saioa. Nekane Miñorekin Aurizberriko eskolaren historiaren berri jakin dugu. Gero Poesia de Emergencia delako proiektua ezagutu dugu, telefono bidez poema bat entzun ostean. Iruñeko udalean twitter kontuaren inguruan izandako afera ezagutu dugu. Administrazioan euskarak egun dituen trabak ekarri dizkigu gogora Idoia Zabaltzak. Izenburua: Azaroaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]