GALUZERRITA TXOKOA: Berriak, Menua , Urtebetetzeak, Euskararen bitxikeriak, Musikaren inguruko berriak

Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte ari atzizkiaren bitartez. Horren ostean  musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Tolosa zen bilatzen genuen herria, […]

Iratialdeako argazki lehiaketa, asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Meteorologian ez ezik argazkilari trebea dugu David de Andres Iratialdeak antolatutako lehiaketan bigarren postua erdietsi baitu eta honen inguruan solastu gara hasieran. Ondoren asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena izan ditugu hurrenez hurren.      David de Andres Irati irratian

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean

Gaur ederki hustu ditu barruak Ainhoa Elizalde Ojerrek, haiek enpresa txikia izanik ogasun ikuskatzaile batekin izandakoak ekarri ditu gogora, betiere prosa finaz hornitutako testua irakurrita. Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean du izenburu gaurko kolaborazioak erne entzuteko modukoa. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Astean zeharreko eguraldi bikainaren errepasoa eta aste bukaerako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Lasaia izan da eguraldiari dagokionean aste hasiera tenperatura epel eta euri ezarekin eta hala adierazi digu David de Andresek aste bukaerarako iragarpena eman aurretik.      David de Andres Irati irratian

Udazken euritsuari errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Jarraitu dugu David de Andresekin solasean eguraldi iragarpena egin zezan. Hau baino lehen udazkeneko euri datuak errepasatzen aritu gara, zeina esan genezake hezeagoa izan dela duda izpirik gabe.      David de Andres Irati irratian

GALUZERRITA TXOKOA: Berriak, urtebetzeak, menua, euskararen bitxikeriak, musika eta asmakizuna

Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte arbola hitzaren bitartez. Horren ostean  musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Leitza zen bilatzen genuen herria […]

Udazkenenarekin batera hurbildu gara Aurizberriko Liburutegiko nobedadeak ezagutzera

Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin, aspaldiko partez berarekin egon behar ginela eta gauza batengatik edo bestearengatik ezin izan gara lehenago gerturatu. Gaurkoan irakurle taldeaz, irakurketa lagunduaren egitasmoa eta etorkizunean izanen diren ekintzak izan ditugu hizketagai. Mari Mar Irati irratian: