Zonaldeko haurren begirada eta ahotsa barnebiltzera dator HaurHitz erakusketa

Gonzalo Santoma argazkilari eta artista dugu erakusketa honen bultzatzailea, zeina pasa den astean mezua zabaldu zuen zonaldeko haurrek euren txoko edo lekurik gogokoenaren argazki bat egin eta berari bidaltzeko eskatuz hitz bat atxikituz. Berak Auritz eta zonaldeari egin nahi dion omenaldia litzateke, txiki-txikitatik erlazio estua baitauka zonalearekin. Parte-hartu nahi dutenek badute argazkia emailez bidaltzea gonsanwar@gmail.com […]

Iratialdeako argazki lehiaketa, asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Meteorologian ez ezik argazkilari trebea dugu David de Andres Iratialdeak antolatutako lehiaketan bigarren postua erdietsi baitu eta honen inguruan solastu gara hasieran. Ondoren asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena izan ditugu hurrenez hurren.      David de Andres Irati irratian

Gure artean dugu IratiOrreagaClick argazki lehiaketa

Iazko edizioan 200dik gora argazki parte-hartu zuten Irati Orreaga elkarteak antolatutako lehiaketa honetan. Instagram sare soziala oinarri duen lehiaketa honek bertakoei eta bisitariei deia luzatzen die bertako argazkiak partekatu dezaten. Urriaren 29an hasi eta azaroaren 12an amaitu eginen da argazkiak aurkezteko epea. Hau guztiaz Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterrarekin hitz egin dugu gaurkoan. […]