Asteburuko eguraldiari errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Gaur asteburuko eguraldiarekin hasi gara David de Andresen kolaborazioarekin. Pasa den asteko elurrek nolatan ihes egin duten aste hasiera honetako euri eta hego-haizearekin. Horren ondotik, aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

Xantiren Auzolotsak, 47. atala: Baionara bidaiak

Urte berriarekin ohitura zahar bikainekin jarraitzeko hautua heldu zaigu, gaurkoan Xanti Begiristain Madotz itzuli baitzaigu bere ohiko kolaborazioarekin.  Oraingoan, Iruñeko zinegotzi zela Baionara eginiko bidaiak izan ditu hizpide bere kolaborazioan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Asteburuko elurraren errepasoa eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik.

Itzuli da gurera berriz David de Andres Ezkarozeko meteorologian aditua. Gaur asteburuak utzitako elurrak izan ditugu hasiera batean hizketagai, zenbait tokitan nabarmenak izan baitita elur geruzaren tamaina. Horren ondoren aste hasiera honetarako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.      David de Andres Irati irratian

Eguberrietako ordutegia, Baziren behin 8 liburutegi eta oporraldia

Gaur itzuli gara gure liburuzainik gogokoenarekin, hots , Mari Mar Agosekin Aurizberriko Liburutegiko azken berriak jasotzera. Eguberrietako ordutegiarekin hasi gara egun hauetan goizez baitago lanean. Ondoren, Baziren Behin 8 liburutegi proiektuaz mintzatu zaigu, laister hasiko baita hura lantzen. Bukatzeko abisatu gaitu urtarrileko bigarren hamabostaldian oporraldia hartuko duela.         Mari Mar Agos Irati […]

Hemen da 2024ko Irati irratiko zozketa!

Gabonen ostean beti eduki ohi dugu hitzordua Irati irratiko zozketa egiteko. Tokiko erakunde, negozio edota produktorrek hezur-mamitzen dute zozketatzen diren sariak. Urtarrilaren 15ean izanen da zozketa eta irratiko komunitateko zenbait lagunek ditugu boletoak salgai. Euro baten truke 15 sarietako zozketan parte har zenezakete eta bide batez Irati irratiko proiektua sustengatu. Sariak:

GALUZERRITA TXOKOA: agurra

Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Oraingoan denboraldiko azken saioa eskaini digute, baita Amaiurren urtebetetzea ospatu eta zorionak kantatu ere! Esker mila, kuadrila, astez-aste eginiko lanarengatik eta Irati Irratiari emaniko bizitasunagatik. Sarri artio!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Asteko euriak, alerta egoerak eta asteburuko eguraldia David de Andresen eskutik

Gaur itzuli zaigu berriz ere David de Andres gure meteorologo partikularra. Atzoko euri datuak jaso, alarmekin izandako eztabaida eta gauza gehio landu ditugu berarekin. Ondoren, asteburuko iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian