Pirinioko II. mikroipuin lehiaketa eta udarako plana

Egoera berrira egokitu behar izan da gure hurrengo gonbidatua. Aezkoako Euskara teknikaria eta gure kolaboratzailea den Idoia Zabaltza dugu, Agoitzetik irten ezinik dugula. Berarekin errepasatu ditugu euskarazko azken berriak. Esate baterako Pirinioko II. mikroipuin lehiaketaren ebazpenaz aritu gara. Bertan hauexek izan dira garaile:Helduak-Lierni Rekondo Vilaron , Biluztea lanarekinEuskara ikasleak:-Agoizko euskaltegiko B2 mailako ikasleak, Gureak egin […]

Pirinioko marrazki lehiaketaz solasean

Gaurkoan Otsagabiara gerturatu gara, bertako eskolako irakaslea den Nuria Eseverrirekin egoteko. Berak azaldu digu nondikan iritsi zen marrazki lehiaketa egiteko ideia eta baita nola aurkez ditzazkegun lanak ere. Marrazkiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 22a izanen da. Kartela: Nuria Eseverri Irati irratian

Pirinioko Taupadak atzeratu egingo da

Maiatzaren 16rako aurreikusia zegoen Pirinioko harrotasuna azaleratu behar zuen jaia, Otsagin. Hala ere, ikusita Covid-19ak eragindako egoerak ez zuela ahalbideratuko ospakizuna aurreikusita zegoen moduan egitea, atzeratzea erabakit dute Pirinioan Lan eta Bizik, Bizirik Gaudek eta Txantxalanek. Dena den, hori ez du esan nahi ez dela ezer eginen, Aitziber Larreak gaur adierazi digun moduan, aldarrikapena ez […]

Pirinioko Soinu Banda, 21.atala: Pirinio Kantuz returns!

Zapore ona utzi zien aurreko zerrendak eta bigarren bat bidaltzera animatu zaizkigu Pirinio Kantuzeko lagunak. 21. atal honetan doinu lasaiak izan dira nagusi baita kantatzeko aukera paregabea ematen duten abestiak ere. Aupa Pirinio Kantuz!! Abestiak: 1.- Txanpon baten trukean(Alaitz eta Maider) 2.- Euritan dantzan(Gatibu) 3.- Martxa baten lehen notak (Aire ahizpak) 4.- Under African skies […]

Pirinioko planaren inguruko lan saioak

Atzo hasi ziren Pirinioko Plana azaltzeko lan saioak Erronkarin. 30 bat lagunek hartu zuten parte eta saio hauetaz solasteko Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinezekin izan gara. Berak azaldu digu bilkura hauen helburua plana bera azaldu eta jendeak dituen ekarpenekin osatzen joatea litzateke. Saioen egitaraua: Joseba Martinez Irati irratian

Pirinio bizi eta teknologikoa ezbaian

Txantxalan elkarteko lagunek urtero antolatzen dituzte euren topaketak. Pirinioan ditugun arazoei aurre egiteko irtenbideak bilatzen ohi dira gai baten inguruan. Aurten teknologia berriengan jarri dute arreta, teknologiak eta bere erabilpenak sor ditzaketen onurengan alegia. Horretaz hitz egiteko Silvia Calvo izan dugu Irati irratian. Jardunaldien nondik norakoak azaldu eta gonbidapen zuzena egin digu, eta noski gu […]