Irati Orreaga elkarteak euren junta berritu eta lan deialdia zabaldu du

Abenduaren 15ean izandako bilkuran berritu zituzten Irati Orreaga elkarteko karguak. 7 pertsonek osatuko dute junta berria, orain arteko lana jarraitu eta bide berriak jorratzeko intentzioarekin. Junta berrian lehendakari izendatu zuten Urrobi Kanpineko eta Garbi Txukun garbitegiko Joseba Martinez. Honekin batera elkarte beraren kudeaketan laguntzaile izanen den langile bat kontratatzeko eskaintza zabaldu zuten. Gauza guzti hauetaz […]

Auñamendi aldeko egoerari aurre egiteko berpizteko asmoz bilkura deialdia egin du Pirinioan Lan eta Bizi egitasmoak

Pandemiak hainbat egitasmoren ekina bertan behera utzi zuen eta horietako bat izan da Pirinioan Lan eta Bizi ekimenarena. Pirinioan Lan eta Bizi garaian Pirinioan lan eta bizitzeko eskubidea borrokatzeko eta ahalbidetzeko dinamika bezala sortu zen. Azokak, mahai-inguruak, beste ekimenekin ekinaldiak,… betiere hemengo gizartearen ongizatea bilatu asmoz jardun izan dute. Hau dena berrartzeko, bilkura baterako deia […]

Egun On, Auñamendi! Parlamentuan egondako Pirinioko asanblada eta Karrape irratia.

Saio honetan astelehenean izandako Pirinioko asanbladari begira jarri gara. Bertatik hartu ditugu, Ana Sagardoy, GuPirinioko Andrea eta Joseba Martinezen hitzartzeak. Tartean, Karrape irratira, Leitzara, egin dugu bisita gure laguna den Unai Zabaletarekin egoteko. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta lehen sektorearen inguruko jardunaldiak

Gaur, lehendabizi, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Bukatzeko Pirinioko Mahaiak, Gupirinioa lantaldeak eta Intiasak abian jarritako jardunaldien inguruan solastu gara Joseba Martinezekin. Izenburua: Azaroaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Lehen sektorearen etorkizunaz hausnarketa ariketa telematikoa

Arloka dabil lanean Pirinioko Mahaia. Lehen sektoreaz arduratzen dena ikusi du generazio arteko erreleboekin arazoak izanen direla etorkizunean eta horren inguruan GuPirinioa, Intiasa eta Cederna-Garalurrekin batera horren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dituzte. Jardunaldien inguruan solasteko Joseba Martinezekin izan gara, berak azaldu digu nolako jardunaldiak izanen diren. Joseba Martinez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Energia berriztagarriak eta euskara metodologia berriak

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen . Ondoren, energia eolikoaren inguruko hitzaldiaz solastu gara Joseba Martinez Erroibarko EHBilduko zinegotziarekin. Bukatzeko Naiz irratiak Pello Salaberriri eginiko elkarrizketa ekarri dugu, euskara ulertu eta ikasteko metodologia berriaren ingurukoa.  Izenburua: Uztailaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Energia berriztagarrien inguruko hausnarketa

Gaurko egunean hitzaldi baten deialdia egin digu Joseba Martinez Erroibarko EHBilduko zinegotzia. Ikusita Sacyr enpresak hainbat tokitan haizerrotak jartzeko proiektuak dituela hausnarketa saioa prestatu dute jendeak bere ondorio propioak atera ditzan eta nola ez alternatiben inguruan solasteko. Joseba Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Pirinioko plana eta SOS Kultura

Gaur saioa hasteko Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Ondoren, Joseba Martinez EH Bilduko zinegotziari garaian egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu Pirinioko Planaren aurkezpen saioa dagoela gogoratzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Mikel Pikazari Kulturaren egoeraren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Pirinioko Soinu Banda, 19. atala: Joseba Martinez

Gaurko saioan Erroibarrera jo dugu, Auzperrira zehazki eta bertan Joseba Martinez izan dugu atal honetan gidari. Bere bizitza errepasatu dugu musikarekin batera! Igo bolumena! Abestiak: 1.- S.A.: pauso bat.2.- JOXE RIPIAU: paradisu zinema 3.- KURAIA: ezin gelditu. 4.- BUITRAKER: buitraker show. 5.- ZEA MAYS: astero ostera hastera. 6.- EKON. Eguzkia ezkutatzen denean. 7.- FERMIN MUGURUZA: […]