Urazpian diren taupadei dantza eginen dioeta Agoitzen

Taupadak dantza ikuskizuna estreinatuko dute asteburu honetan Agoitzen, bi saiotan. Emankizun honetan Agoitzeko Dantzariak eta Irati Antzerki Taldeak aritu dira kolaborazioan eta Itoitzeko Urtegiaren uren azpian diren herrien taupadei begira jarriko dituzte ikusleak. Honen inguruan Arrieta Iribarrin Agoitzeko Dantzarien kidea gaurkoan irratian.   Arrieta Iribarren Irati irratian

Mozal legea arbitrarioki aplikatu diotela salatu du Ahotsa.infoko Iñigo Orduña kazetaria

Herri mugimenduaren hamaika ekimen eta lanketari bozgorailu lanak egiten die Ahotsa.info atariak. Halere, lan horri erantzunez hamaika izan dira errepresio ekimenak ere. Azkenekoa, Kontseilu Sozialistak egindako ekimen bat grabatzeagatik Mozal Legea aplikatu diotela salatu du Iñigo Orduña kazetariak. Honen inguruan berarekin solasteko aukera izan dugu.   Iñigo Orduña Irati irratian

Uskararen alde txipa aldatuko dute larunbatean Burgin

Datorren larunbatean itzuliko da Kebenko Elkarteak antolatzen duen Uskararen eguna. Ekitaldiz beterik dator eguna eta aurten Burgi herriari egokitu zaio ekimena antolatzea. Honen inguruan solasean Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalderekin izan gara gaurkoan. Eguraldi bikaina eta Xin-xoan zerbitzuak ez dira faltako beraz ez da aitzakiarik larunbat honetan Burgira gerturatzeko.   Ainhoa Elizalde Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Latinoamerika Hala Bedin

Saio honetan bi astetan behin bezalaxe Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi dugu. Gaurko honetan Taxilaria izenburua zuen kontua ekarri digu. Ondoren, Fakun Aznarezek Latinoamerikaren inguruan Hala Bedi irratian egindako kolaborazioa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Euskara aurrera eta Mozal Legea Ahotsa Infoko lagunei

Gaurkoa larunbatean Donostian izanen den Euskara Aurrera mobilizazioa aitzakitzat hartuta berreskuratu dugu bere garaian honen inguruan Gazte Euskaltzaleon Sareako kidea den Unai Irigarairekin izandako elkarrizketa. Ondoren, Ahotsa.infoko Iñigo Orduña izan dugu berari aplikatutako Mozal legearen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Erronkariko Uskararen eguna

 Astearte honetan Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Burgiko zinegotzia den Ainhoa ELizalderen laguntzarekin Burgiko Uskararen eguna errepasatu dugu. Izenburua: Maiatzaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratietara bisita

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Gaurkoan  Haritz Pascual izan dugu gurean, Iruñerriko kronika pasatzen. Bigarren geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu oporretatik bueltan bertako kronika pasatzen. Izenburua: Maiatzaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Ordutegia eta Nire Herriak Irakurtzen du ekimena

Gaur bueltatu gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Lehendabizi, ordutegiaren inguruko ohartarazpena egin digu, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela alegia. Bigarrenik “Mi Pueblo Lee” ekimena aurkeztu digu zeina Auzperri aukeratu duten euren ekimenetako bat egiteko. Mari Mar Agos Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Irakurtzen duen herria eta Pirinioetako Mikroipuin lehiaketako saridunak

Gaurkoa Auzperriko liburutegian hasi dugu saioa, Mari Mar Agos bisitatzen zeina gogoratu digun bertako ordutegia eta baita “Mi pueblo lee”(Nire herriak irakurtzen du) egitasmoa aurkeztu ere. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Pirinioetako Mikroipuin Lehiaketak saridunak zeintzuk izan diren aipatuz. Izenburua: Maiatzaren 12ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko