Egun On, Auñamendi! Alor internazionala Hala Bedin eta Karrape irratia

Gaurko saioa Hala Bedi irratian Ainhoa Alberdik eginiko elkarrizketarekin hasi dugu. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletak Karrape irratitik bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Maiatzaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria, Xorroxin eta Aralar irratietara bisita

 Astea astearte honetan hasi dugu, atzokoan zenbait konponketa egiten aritu baikinen. Saioa hasi dugu Euskalerria irratia bisitatzen eta bertatik aritu zaigu Haritz Pascual bertako kronika pasatzen. Ondoren, Elizondora hurreratu gara Xorroxin irratira eta bertan Fernando Anbustegik pasa digu Baztan, Bortzirietako eta Malerrekako azken ordua. Bukatzeko Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun […]

Tarraco-Oiasso erromatar bidea aztergai

7 urtetako lanak bildu ditu Juan Mari Martinez Txoperena “La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros” liburuan. Gaurko aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu lan honen eta oro har erromatar garaiaren errepasoa egiten. Juan Mari Martinez Txoperena Irati irratian

Hizkuntz eskubideen aldeko aldarria kalera

Azken gertakari eta erabakiek euskararen kontrakoak izanik, zenbait eragilek deia luzatu dute biharkoan mobilizatzera “Herritarrak ez gutxietsi!” lemapean. Honen bultzatzaile litzateke Euskalgintzaren Kontseilua eta honen idazkari nagusia den Paul Bilbaorekin izan gara gaurkoan.   Paul Bilbao Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Herritarrak ez gutxietsi mobilizazioa, Tarraco-Oiaso erromatar bidea eta Erronkariko konexioa

Ostirala gogotsu hasi dugu Paul Bilbao Euskalgintza Kontseiluko kidearekin batera, biharkoan mobilizazioa deitu baitute “Herritarrak ez gutxietsi, hizkuntz eskubideak denontzat!” lemapean. Ondoren, erromatar garaiera jo dugu Juan Mari Martinez Txoperenaren eskutik, bere 7 urteko Tarraco-Oiasso bidearen inguruko lana biltzen duen liburua aurkeztuko baitu Kondestable jauregian. Bukatzeko, Erronkarira jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Goiburuk 200 urte Agoitzen

Gaurkoa Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi dugu. Gaurkoan AEKn irakasle zenean gertaturikoak ekarri dizkigu. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara Goiburu 1820-2020 ekimena ezagutzen. Izenburua: Maiatzaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Goiburu, 200 urte agoiztarren mesedetara

Agoizko merkatu honek 200 urte lanean dabilela ospatu nahi izan zuen 2020an. Pandemiak ospakizuna atzeratu zuen arren hemen dira ospakizun horiek aurrera ateratzen. Goiburuk errotze handia duen negozio tokia dugu eta hainbat bizipen barnebiltzen dituena. Bizipen guzti horien zatitxoekin erakusketa bat antolatu dute Karekin Kulturako Kati Leatxeren laguntzarekin. Azken honekin izan gara ospakizun hauen berri […]

Egun On, Auñamendi! Gunetuz sarea Naiz irratian eta Karrape irratira bisita

Gaurko saioa Naiz Irratiak Gunetuz sareko Eneko Mendiluzerekin izandako elkarrizketarekin hasi dugu. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletak Karrape irratitik bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Maiatzaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Geopolitika Hala Bedin

Etenalditik bueltan izan gara gaurkoan. Astea astearte honetan hasi dugu eta honezkero Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin zeina geopolitikaz solastu zaigun. Izenburua: Maiatzaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko