Martxoko Mendixut aldizkariari errepasoa

Gaurko eguna aprobetxatu dugu Mendixut aldizkaria eskuen artean hartu eta errepaso bat emateko. Errepaso horretan bidelagun hilabetero bezala Rita Labiano izan dugu irratian. Berak ere hurrengo aldizkariko zenbait eduki aurreratu dizkigu. Mendixut Aribeko Carrefourrean, Erburu Okindegian, Xankoi harakindegian eta Auritzeko La Borda aurki dezakezue. Rita Labiano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Martxoko Mendixut eta geopolitika Hala Bedin

Osteguna Mendixuten hasi dugu Rita Labianoren laguntzaz martxoko Mendixut aldizkariari errepaso bat emanez. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazio bat hartu dugu, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin izandakoa geopolitikaz mintzo izan dena. Izenburua: Martxoaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Garraldargi kooperatiba eta Karrape irratia

Saioa Garraldako Garraldargi energia kooperatiba ezagutzen hasi dugu Aitziber Villalbaren eskutik. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Martxoaren 30eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Garraldan Garraldargi kooperatiba jarri dute martxan, energiaren kudeaketa lantzeko proiektu pilotua

Hilabeteak lanean eman ondoren jada Garraldako komunitate energetikoak, energia bera kudeatzeko forma juridikoa hartu du Garraldargi kooperatiba sortuz. Komunitate energetikoak nola kudeatuko dutn adostu eta Nasuvinsa, Nafar Gobernua eta udalaren laguntzarekin jarri dute proiektu hau martxan. Nafarroan eta Europan holako proiektuetan aitzindari izanen da gainera. Honetaz Aitziber Villalba proiektuko sustatzaileetako batekin izan gara berbetan eta […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Tipularen sehaska kanta dokumentala

Asteartea da eta beti bezala Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna, bertatik Martin Juanenak kronika pasa digularik. Ondoren, Lander Garrorekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu Tipularen Sehaska Kanta dokumentala proiektatu eginen baita larunbat honetan Agoitzen. Izenburua: Martxoaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratien kronika

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik aritu zaigu Haritz Pascual berri-emailea. Ondoren, Lesakara jo dugu eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Martxoaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! 0-3 zikloaren egoera eta Mariren inguruko solasaldia

Gaur 0-3 zikloko egoeraz jabetzen hasi dugu eguna, horretarako 0-3 plataformako kidea den Eider Garde izan dugu gurean. Ondoren, euskal mitologiaz eta naturarekin duen erlazioaz mintzatu gara “En el Vientre de Mari. Raices preindoeuropeas de la mitologia vasca” liburuaren egilea den Guillermo Piquerorekin. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Mariren barrenean zehar eramanen gaituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen

Liburua “En el vientre de Mari. Raices preindoeuropeas de la mitologia vasca” du izena eta Guillermo Piquerok idatzi du. Igandean 18:30tan aurkeztuko du Agoitzen baina ez hori bakarrik Dinamo Dantza konpainiak liburu honetan agertzen direnak oinarri Origenes dantza ikuskizuna ere dantzatu eginen dute aurkezpenaren ostean. Honetaz aritu gara Guillermo Piquerorekin euskal mitologia handik eta hemendik […]

0-3 Plataformak hezkuntza ziklo honetako egoeraz kezkatuta mobilizaziora deitu du martxoaren 26rako

0-3 Hezkuntza ziklorako duintze eskakizuna egiten aritu dira azken hilabete hauetan eta mobilizazioekin jarraitzera behartuta ikusi dute euren burua. Horretarako 0-3 Plataformak manifestazio baterako deialdia egin du biharko (Martxoak 26) eguerdiko 12tan Baluarteko zabalgunetik. Ziklo honen egoeraz eta mobilizazioetaz solastu gara 0-3 Plataformako kidea den Eider Garderekin. Eider Garde Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Latinoamerika Hala Bedin

Gaurkoa Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi dugu. Kolaborazio honetan Matrikulatzea izeburua duen gertaera ekarri digu gurera. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Latinoamerikaren inguruan Fakun Aznarezekin izandako solasaldia  ekarri dugu gurera. Izenburua: Martxoaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko