Egun On, Auñamendi! Manex eta Anaia eta NPB inguruko jardunaldiak

Lehendabizi NPB inguruan izandako jardunaldietan Eduardo Malagon ekonomia aplikatuetako irakasleak izandako hitzartzea ipini dugu. Ondoren, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioetara itzuli da, Manex eta anaia izenburua duen istoriarekin alegia. Izenburua: Urriaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Maialen Lujanbioren Aberria ez da patria eta Bolivia eta Txileko egoera

Gaurkoan Maialen Lujanbioren bertso batekin hasi dugu. Mikel Zabalzaren kasua aipatzen zuen “Aberria ez da Patria” bertsoan. Azaroaren 8ko antzerkia iragartzeko baliatu dugu ere. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Xabi Lasarekin Bolivia eta Txileren inguruan izandako solasaldia ekarri dugu. Izenburua: Urriaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Gartzeletako egoera Covid 19 garaietan, Aralar irratia eta Elhuyar fundazioko Sindemia

Gaurkoan Naiz irratiko lagunek Sare herritarreko kidea den Mikel Mundiñanori eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Salhaketa, Altsasu Gurasoak eta Etxeratekin batera eginiko SOSPRESOAKCOVID informearen ingurukoa. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Sindemia deituriko ekarpena jarri dugu. Izenburua: Urriaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietako kronika eta NPBren inguruko jardunaldiak

Gaur tokiko entitateek eta Pirinioko mahaiak NPBaren inguruan antolatutako lehen hitzalditik Paola Hernandez, Por otra PAC eko kidearen interbentzioa ekarri dugu. Ondoren, Euskalerria irratirajo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Fernando Anbustegik pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Urriaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioetako Mugazgaindiko Gazteriaren foroa hizketagai

2021eko maiatzean izanen da Jakan, Pirinioetako Mugazgaindiko gazteriaren lehen foroa. Honetaz aritu gara gaurkoan, lehendabizi lur-kohesioko Mertxe Vilches izan dugu foro hau nondik datorren ezagutzeko. Ondoren, Josu Laguardia izan dugu Gazteriaren institutuko kidea eta berak sakonki azaldu digu zertan datzan foroa eta nola egin behar den izena emateko. Izen ematea eta informazioa: https://www.juventudnavarra.es/es/foro-transpirenaico-de-la-juventud#img Mertxe Vilches […]

Agoitzen Sarean euskaraz eta Euskaraldia

Kolaborazio zahar bat berreskuratu dugu, Idoia Zabaltzarena alegia. Gaurkoan bi kontu ekarri dizkigu, alde batetik Agoitzen izanen den ikastaro baten inguruan hitz egin digu. Sarean euskaraz du izena ikastaro horrek eta gazteei zuzendua da, interneten euskara sustatzeko ahalegina bat izango zena. Bestetik, geroz eta gutxiago geratzen da azaroa amaierarako eta hantxe izanen da Euskaraldia, beraz […]

Euskarazko irakurle taldea Auzperriko liburutegian

Gaur ere Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaurkoan, irakurle talde bat sortzearen proiektuaz aritu zaigu. Euskarazko irakurle talde hori, Mikel Antza idazleak koordinatuko du eta hilean behin elkartuko da irakurgaiaz solasteko. Izena emateko liburutegitik pasa edo deitu besterik ez duzue egin behar. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! EHNErekin NPBaren inguruan,Mugazgaindiko gazteri foroa eta Erronkariko kronika.

Gaurkoa EHNE sindikatuko Patxi Zabaltzarekin hasi gara Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan solasten. Ondoren, Mertxe Vilches eta Josu Laguardia izan ditugu Gazteriaren Mugazgaindiko foroaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko