Egun On, Auñamendi! Pirinioak txistuka eta lehen sektorearen egoera Naiz irratian

Gaurkoa saioa Pirinioak Txistuka egitasmoa berreskuratu dugu Euskal Herriko Txistularien elkarteko kidean den Arkaitz Ibarraren laguntzarekin. Ondoren, Naiz irratian EHNE sindikatuko Garikoitz Narzabalekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera lehen sektoreko egoeraz jabetzeko. Izenburua: Abuztuaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Nekazari eta abeltzainen grebara deitu dute EHNE eta UAGN sindikatuek

Ostegun honetan deituak daude lehen sektorean dabiltzanak greba deialdian parte hartzeko. Sektorearen etorkizunaz arduratuta eta gobernu ezberdinen neurri ezek bultzatu dituzte ekinaldi hau burutzera. Honetaz solasten egon gara EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin.     Fermin Gorraiz Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Nekazal greba Nafarroan

Gaurkoa asteartero lez, Lekunberri bisitatzen hasi dugu eta bertatik, Aralar irratitik aritu zaigu Martin Juanena kronika pasatzen. Ondoren, ostegunean deitua den Nekazal Greba izan dugu hizketagai EHNE sindikatuko kidea den Fermin Gorraizekin.   Izenburua: Martxoaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Makro-ukuiluak eta esnearen prezioa ardatz EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin

Lehen sektorea arriskuan dago eta zenbait erabakik arrisku horiek areagotzen dituzte. Belaunaldi aldaketak izateko arazoei gehitu behar zaie makro-ukuiluen ezarpena eta esnearen prezioaren beherakada, kostutik beherago ezartzen baitute. Honengatik eta aprobetxatuta Kaparrotzun makro-etxaldea ezartzeko baimenak eman dituela Nafar Gobernuak EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin hitz egin dugu gaukoan. Aldaketak ez badira gertatzen 400 abeltzain familien ustiategiak […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta makro-ukuiluak Fermin Gorraizekin

Gaurkoa Lekunberri bisitatzen hasi dugu, zeinetan bertatik aritu zaigun Aralar irratiko Martin Juanena bertako kronika pasatzen. Ondoren, Makro-ukuiluak eta esnearen prezioaren afera izan dugu hizketagai EHNE-Nafarroa sindikatuko lehendakaria den Fermin Gorraizekin.   Izenburua: Otsailaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, AUñamendi! Aralar irratia eta Esnearen prezioaren afera Naiz irratian

Asteartea izanik Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena eduki dugu bertako berriak pasatzen. Ondoren, Naiz irratikoek eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, EHNE sindikatuko kidea den Garikoitz Nazabali eginikoa Esnearen prezioaren aferaren ingurukoa. Izenburua: Irailaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Otsoa Nafarroako ateetan

Asso Veralen izan zen pasa den astean Otsoak ardi bat akatu zuenekoa. Erronkariko bailararekin mugakidea den herria izanik gertu sentitzen dute bertako abeltzainek beste arrisku berri bat. Honi gehitu beharko litzaioke makroukuiluek, hartzek, pandemiak,.. eragindako galerak eta egoeraren inguruko hausnarketa egin dugu EHNEko kidea den Fermin Gorraiz lagunarekin. Erasoaren irudiak PIRINEWSen   Fermin Gorraiz Irati […]

Egun On, Auñamendi! Otsoak sortaraziko arazoak abeltzaintzan eta Rider Legea Naiz irratian

Saio honetan Otsoaren erasoek abeltzaintzan suerta dezaketen arazoez mintzatu gara EHNEko kidea den Fermin Gorraizekin. Ondoren, Naiz irratiko lagunek LAB sindikatuko Berta Garciari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Rider legearen nondik norakoak ezagutzeko. Izenburua: Abuztuaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Etorkizuna lehen sektorean eta pandemiaren egoera Naiz irratian

Gaurkoa lehen sektoreaz solasten hasi gara EHNE sindikatuak sektore honen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu baitu ostegunean Agoitzen. Honetaz, Nafarroako idazkaria den Felipe Etxetxikia izan dugu solasean. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu Ugo Mayor ikerlariarekin zeina pandemiaren egoeraz hainbat hausnarketa utzi dizkigun. Izenburua: Uztailaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]