Xantiren #Auzolotsak , 68.atala: Etxean Iturrama auzoan
Gaur berriz ere izan gara Xanti Begiristainekin. Gaurko kolaborazioan garaian Iturrama auzoko etxean suertaturikoak ekarri dizkigu Xanti Begiristain Irati Irratian:
Gaur berriz ere izan gara Xanti Begiristainekin. Gaurko kolaborazioan garaian Iturrama auzoko etxean suertaturikoak ekarri dizkigu Xanti Begiristain Irati Irratian:
Urteetan zehar egindako panoramikekin osatutako liburua kaleratu berri du Gonzalo Santomak. Garraldako artista grafikoak urteak daramazki inguruetan animali zein paisaien argazkiak egiten eta askotan erakutsi ditu bere argazkiak erakusketa zenbaiten bitartez. Horietako batetik, (H)Aur(H)itz erakusketatik alegia sortu zen Panorama liburuaren ideia, bertan baitzuen panoramikekin egindako liburu bat eta askok galdegin zioten ea liburu hori salgai […]
Agoitzeko Liburutegira etorriko zaigu gaur arratsaldean Agoitzeko Liburutegira Patxi Irurzun idazlea. “La mentira es la que manda” bere azken eleberria izanen da aurkeztuko diguna, “Los Tampones” Euskal Rock Erradikalaren bueltan sortutako taldea dena eta bere buruak bizitzen dituen dramak eta umorezko pasarteak ekartzen dizkigu. Bere estilo berezian idatzia da eleberri berri hau eta hala izanen […]
Abenduaren 11 eta 12an batuko da Adimen emozionalaz baliatzen diren gizonen taldea Aurizberriko sabaian. Alvaro Embidek gidatzen duen taldea bestelako maskulinitate bat eraikitzeko bidean pausuak ematen dute, eztabaida eta solasaldiaren bitartez gehienbat eta ikasturte hau taldea martxan den 4. dugu. Hau aprobetxatuz Alvaro Embidekin izan gara taldearen nondik norakoak ezagutzen. Alvaro Embid […]
“Corazon de campeona” bakarrizketa izanen da larunbatean Nagoren, emakumeen kontrako indarkeria desberdinak azaleratuko dituen lana. TDiferencia antzerki konpainiak ekoitzia, Maite Redinen gidoiari esker Ainhoa Ruiz antzezleak taularatuko du lana, zeinetan umorearen bitartez emakume batek bere bizitzan zehar jasotzen dituen mezu eta indarkeria desberdinak azaleratuko diren. Ekimena, Auñamendi aldeko Berdintasun zerbitzuak antolatua da. Antzezpena aitzakitzat harturik […]
Lehen elurtea izan da asteburu luze honetan eta bertan izandakoak aztertu ditugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, prezipitaziorik ez da aurreikusten baina giro freskoa izanen da nagusi. David de Andres Irati irratian
Ola berriak 1766-1927. Apuntes para una historia industrial de Navarra du izenburutzat lan hau. Diario de Noticias hedabidean buruturiko kolaborazioak ditu hizpide zeinetan 40 artikulu kaleratu zituen, denak industria motako ondarearen ingurukoak. Hau lan batean bildu eta kaleratu izan du eta hori bera izanen da aurkeztu eginen duena gaur (abenduak 5) Agoitzen. Hau aitzakitzat […]
Urtebete jada gurean izan zela Oihane Zuberoa Garmendia Glaria olerkigile erronkariarra “Bi aldiz iraun” liburua aurkezten. Han hemenka ibili ondotik, lanak fruituak ematen darrai eta aurreko asteburuan Bizkaiako Foru Aldundiak 35 urte beherako Lauaxeta Saria eman zion olerki-liburu honengatik. Hau aitzakitzat harturik, berarekin solasteko parada hartu dugu sari honek zer ekarri dion jakiteko. […]
Azaro bero eta lehor bat izan dugula kontatu digu David de Andresek. Horren ondoren asteburu luze honetarako eguraldi iragarpena ekarri digu, azalduz lehendabiziko elurtea izan daitekeela. David de Andres Irati irratian
Escamot jaialdi ibiltaria 10 urte beteko ditu aurten. Hainbat musikarik Euskal Herria eta Katalunia batzeko modu herrikoia bilatzen aritu ziren eta holan sortu zen Escamot jaialdia, musika eta dantza oinarri dituena. Urte batzuk dira ere gurera, hau da, Lakabera etortzen direla eta aurten ere hala izanen da, abenduaren 6an Lakaben jaialdia dantzaldi eta kantaldi parte-hartzaile […]