Jorge Oteizaren bizitzan oinarritutako dantza garaikideko emakizuna igandean Agoitzen

2 urtez ikuskizunean lanean egon ostean DNA jaialdiarekin batera hasi dira QTA, Quousque Tandem Abutere emankizuna eszenatokietara eramaten. Lan hau Itsaso A Canok gidatzen duen Zuk Performing Arts konpainia eraman du aurrera, lan talde majo baten kolaborazioari esker. Dantza garaikidea ez ezik, ikus-entzunezkoak, musika, bertsoak,… barnebiltzen ditu disziplina anitzetako konposizio honek. Altsasun estreinatu berri Noain […]

Maitasunartzean jaialdia, natura eta artea batuko duen ekimena izanen da Lakaben

Duela 4 urte izan zen lehendabiziko Maitasunartzean eta ezkeroztik artea eta natura batzen jarraitzen dituzte Lakaben. 3 egunetako egitaraua prest dute baita bertaratuko direnendako tokia ere. Jaialdi honetan parte hartzeko Lakabe webgunean  duzue aukera uztailaren 20a azken eguna izanik. Hau guztiaz solastu gara antolaketan dabilen Nagorerekin.              Lakabeko Nagore Irati […]

Burgiko herrian eman zion agurra Baratxinto Fest jaialdiak aurtengo edizioari

Artez lepo bete ditu Baratxinto Fest asteburu honetan Erronkari eta Burgiko kaleak. Ostiralean hasi eta igandera bitarte zenbait emankizun antolatu zituzten Goitibera konpainiako lagunek Burgi eta Erronkariko udalen laguntzarekin. Proposamen ezberdinak izan dira asteburuan zehar eta oro har denak oso harrera ona izan dute antolatzaileen esanetan. Estreinakoz ere, aurten Erronkarin garagardo artisauen xeia antolatu zutela […]

Asteburu honetan burutuko da Erronkarin eta Burgin Baratxinto Fest arteen jaialdia

3. urtea izanen da Goitibera konpainiako lagunak Baratxinto Fest jaialdia martxan jarriko dutela beste behin ere. Kale antzerki, zirku eta emankizunek zipriztinduko dituzte Erronkari eta Burgiko zenbait txoko. Bidelagun nahiko izan dituzte lan honetan eta honen ondorioz lehendabiziko Artisau Garagardoen feria ospatuko da larunbatean Xortako lagunen aportazioa dela eta. Jaialdiaz eta programaz solastu gara luze […]

Naturarekin eta ingurugiroarekin harremana estutzeko jaialdia da Arbola ibiltaria

Tafallan hasi zuen bere ibilbidea Labea zientzia , arte eta natura laborategiak Arbola ibiltaria jaialdia, zeina gizon emakumeen eta naturaren arteko erlazioan eragin nahi duen kultura eta artea bidelagun edukita. Datorren astean Esteribarren izanen ditugu, ondoren Artzira mugituko direlarik. Jaialdiaren inguruan solastu gara Esteribarren antolakuntzan dabilen Inesekin eta berak jaialdiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Informazio […]

Egunon Auñamendi! Aralarretik Agoitzera; albisteak, kantuak eta artea

Aralar irratiko Martin Juanenak egunan jarri gaitu Lekunberrik festetarako gonbitea eginez. Aizkolariak, herri kirolariak eta pilotari ezagunak arituko dira bertan. Eskualdeko berriak eman eta bertara joateko gogoa piztu zaigu. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuzak berriz Agoitzen ireki berri den Uholdeak – mahaian arte erakusketaren berri eman digu irratian. Quark zientzia dibulgazio saioa ere izan dugu […]

Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.