Adimen emozionalen inguruko ikastaroa eginen da Auritzen datorren azaroaren 16 eta 23an

Alvaro Embid, komunikazio ez biolentoan eta konfiktoen erresoluzioan formatzailea, izanen da ikastaroa emanen duena. Gaur berarekin egoteko aukera ez dugu galdu eta jakin izan dugu zertaz ari garen adimen emozionalaz ari garenean. Adimen mota hau lantzeak dakartzan onurak ere landu ditugu bide batez. Gizonezkoei bideratuta dagoen ikastaroa doakoa da eta Auritzen emanen da azaroaren 16 […]

Egun On, Auñamendi! Adimen emozionala sustatzeko tailerrak eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaurkoa adimen emozionalaz eta maskulinitateaz aritu gara Alvaro Embid lagunarekin. Ondoren, Irrintzi Dorrera joan gara Euskalerria irratira Haritz Pascual lagunak kronika egin zezan. Bukatzeko, Lesaka aldera jo dugu Xorroxin irratira Julen Zelaietak bertako azken berriak ekar zitzan. Izenburua: Azaroaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sexu indarkeria eta berdintasuna lantzen

Hautu hori hartu du Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako mankomunitateko hezitzaileak. Berarekin , Amaia Ubaurekin, hitz egin dugu antolatu berri dituen bi tailerren inguruan, Lehena sexuz banandutako sentsibilizazio tailerra bat dugu maskulinitate berrien inguruan mutilengan eta indarkeria atzemateko tailerra emakumeengan. Beste tailerra sexu indarkeriari nola aurre egiten zaion irakatsiko diete gazte eta ostalaritzako langileei. Amaia Irati irratian, […]