Herri izandakoak ur azpitik maketetara

Itoitzeko urtegiaren uren pean dira Artozki, Ezkai, Gorritz, Itoitz, Muniain, Nagore (zati bat) eta Orbaitz herriak eta hauek gogorarazteko asmoz, hauen zenbait argazki jaso ostean jarri ziren lanean Toño Villanueva eta Juan Jesus Leache herri hauetako maketak eratzen. 3 urte eta gero amaitu dute lana eta zenbait panelekin atondu dute erakusketa, zeina gaurkoan estreinatuko den. […]

SETEM erakusketa eta datorren asteko zenbait ekintza.

Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Aste honetan, SETEM-en erakusketa bat izanen da liburutegian indarkeriaren ingurukoa eta ostiralean kamishibai eta tailer bat eginen dute honi lotuta. Gutxi balitz hori, datorren astean Baziren behin 8 liburutegiko bigarren emanaldia izanen dela komentatu digu baita euskarazko irakurle taldea ere. Mari Mar […]

Datorren asteko jardunaldien inguruko ikuspegia eman digu Mabel Cañada Pirinioko Mahaiko lehendakariak

Datorren asteburuan izanen dira Pirinioko mahaiak eta Gupirinio dinamizazio taldeak antolatutako jardunaldiak. Pasa den astelehenean Gupirinioko Irama Vela izan genuen jardunaldietaz solasean eta gaurkoan Mabel Cañada Pirinioko Mahaiko lehendakaria izan dugu. Etorkizuneko zehar-lerroak markatuko die Pirinioko mahaikoei jardunaldietan hausnartu eta erabakitzen denak, beraz animatu gaitu ahalik eta anitzena izan beharko baitira jardunaldi hauek.     […]

Nerabezaroan burmuinan gertatzen diren aldaketei begira jarriko dira asteartean Garraldan

Gaur astearteko formakuntza deialdia aitzakitzat hartuta Mezkiritzeko nerabezaroan aditua den Miren Ciarekin izan gara horren inguruan solasean. Berak aipatu bezala nerabezaroan apurketa bat gertatzen da haurtzaroarekin eta horri aurre egitea ulertu gabe zaila suertatzen zaie hezitzaileei. Horretarako Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateaz lagunduta hitzaldi tailerra emanen du asteartean (martxoak 21) Garraldan. Izen ematea bi modutara eman […]

Martxoaren 16tik 19ra eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astelehenean egin bezala gaur ere izan dugu gurean David de Andres meteorologo afizionatua eta bere iragarpena eman digu datozen egunetarako. Aurrekoa oso fin ibili zen ziur oraingoan ere hala dabilela. Iragarpena : Osteguna (Martxoak 16): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren […]

Aurre-pirinioetako emakumeen testigantzak eta ondare inmateriala jasotzeko errituala

Hori izanen da Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk eta Ruth Iturbide Rodrigok aurrera eramanen duten Ritual 2023 proiektua. Bertako emakumeen testigantzak eta ondare ez materiala jaso nahi dute eta horrekin ikerlan bat egin. Hori ardatz izanik, pertsonak trebatu nahi dituzte ondare hori jaso eta gorde dezaten artearen laguntzarekin, ilustrazio, argazki edota bideo bidez eta horretarako […]

David De Andres meteorologo afizionatuari elkarrizketa eta honen lehen iragarpena aste hasiera honetarako

Afizionatua izanda ere iragarpen oso zehatzak egiten ditu Ezkarozeko bizilagun honek. David de Andres dugu txikitan egunkari paperak eskegitzen hasi zena haizearen norantza ezagutzeko eta orain buru-belarri dabilena hango eta hemengo mapak eta datuak irakurtzen eta analizatzen. Iragarpenak twiterren plazaratu ohi ditu eta horiek bere 5000 jarraitzaileei iristen zaie. Meteorologiaren gaupasero ere deitu izan diote […]

Jardunaldi berriak antolatu ditu Pirinioko Mahaiak eta Gupirinioa dinamizazio taldeak martxoaren amaieran

Iaz ekintzailetzan zentratu ziren jardunaldiak eta oso arrakastatsuak izan zirela nabarmendu daiteke. Aurtengo edizioan egindako lanean eta bizi den errealitatean zentratuko dira. Jardunaldiak ostiralarekin hasiko dira (martxoak 24) Otsagabian. Bertan bertako produktuak balorean jartzea eta bertako enpresen zein autonomoen inguruko networkinga izanen da. Larunbatean, Erronkarin, nondik gatozen eta nora goazen hausnartzeko Kofi-Txokoak izanen dira eskola […]

Elikadura osasungarri eta jasangarriaz solasean Elikalimeneko Isabel Juanizekin

Elikadura izaki bizidunon oinarrizko gauza bat izanik orokorrean ez diogu behar duen garrantzia ematen, are gehiago, elikadura horrek gure ingurugiroan izan lezakeen eraginaz ez gara jabetzen. Horri irtenbidea emateko, Auzperriko Guraso elkarteak gonbidatuta etorriko dira Elikalimeneko lagunak, Elikadura osasungarri eta jasangarriaz hitzaldi bat ematera. Honen inguruan, Elikalimen elikadura aholkularitzako kidea den Isabel Juanizekin solastu gara […]