Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia eta Nazioartea Hala Bedin

Gaurkoa Lesaka bisitatzen hasi dugu bertatik, Xorroxin irratitik Julen Zelaietaren ahotsetik jaso dugularik bertako kronika.  Ondoren, Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Hala Bedi irratian eginiko kolaborazioa ekarri dugu kapitalismoaren inguruan diharduena. Izenburua: Abenduaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Udako Eskola Ekosoziala

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratira  jo dugu Julen Zelaietak ikasturteko azken kronika pasa zezan. Bukatzeko, Baztanen eginen den Udako Eskola Ekosozialaren inguruan solastu gara Gorka Laurnaga lagunarekin. Izenburua: Ekainaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Mendixut aldizkariari errepasoa

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gaur erabateko garrantzia izan du bere kronikan Aroztegia proiektuaren inguruko azken berriek. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Rita Labiano izan dugu maiatzeko Mendixut aldizkariaren errepasoa egiten. Izenburua: Maiatzaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaurkoa ohiko legez Euskalerria irratira bisita egiten hasi dugu Haritz Pascualek bere kronika pasa zezan. Ondoren  Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Izenburua: Martxoaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Kurdistango egoera Hala Bedin

Saio hau Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu . Lehendabizikoek, Euskalerria irratikoek alegia, enplazamendu berri batetik gainera. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian izandako Aitor Aspururen kolaborazioa ekarri dugu, Kurdistango egoeraz jabetzeko. Izenburua: Otsailaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Asteburuko errepaso musikatua eta Xorroxin irratia

Gaurkoa asteburuari errepaso musikatua egiten hasi dugu. Errepaso honetan Lakabeko dantza topaketak, Agoitzeko fusilatu eta errepresaliatuen oroimen ekitaldia eta azoka eta feria ezberdinak bildu ditugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu aspaldiko partez gure laguna den Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Irailaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko