Nafarroaren burujabetzaren bidean Nafarroa Berriz Altxa dinamika aurkeztu dute Iruñean

Nafarroaren konkista burutu zenetik 500 urte beteko diren honetan zenbait lagunek batu egin dira Nafarroa Berriz Altxa Soberania es libertad dinamikaren baitan. Manifestua ere plazaratu zuten Iruñeako Ziudadelan, Gaztelako koroak nafarrak kontrolatzeko espreski sortutako gotorlekuan. Hasieratik 73 lagun sinatu dute manifestu hau zeina Nafarroaren izaera errebeldea aldarrikatzen duen. Dinamikak ekainaren 19rako mobilizazio bat iragarri du, […]

Egun On, Auñamendi! Apirila liburutegian, Nafarroa Berriz Altxa eta Pirinioetako mikroipuin lehiaketa

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu Mari Mar Agosen ahotik bertako azken hilabetearen balorazioa jaso dugularik..Ondoren Nafarroa Berriz Altxa dinamika ezagutzen jarraitu dugu bertako bozeramaile den Amagoia Susperregiren partetik. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu Mikroipuin lehiaketaren inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko