Gure ikurrak eta nortasuna adieraztera dei egin dute Gure Esku Dagok eta Nafarroa Berriz Altxa dinamikak La Vueltaren harira

Larunbata eta igandean pasako da “La Vuelta” txirrindularitza froga gure inguruetatik. Larunbateko etapa Larra-Belaguan amaitu eginen da eta igandekoa aldiz Lekunberrin. Honen harira, ikusita Tourrean lortutako oihartzuna Gure Esku Dagok eta Nafarroa Berriz Altxak gure ikur eta nortasunak adieraztera dei egin du bi etapa hauetan Basques Decide-Euskal Herriak erabaki lemapean. Hainbat deialdi plazaratu dituzte bai […]

Egun On, Auñamendi! Amaiurraldia, Erronkari-Maule senidetzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan igandeko Amaiurraldia bergogoratzeko Nafarroa Berriz Altxako Joseba Compains lagunarekin izandako elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren, Burgi/Erronkari Ibaxa-Maule senidetzeaz solastu gara Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalderekin. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara bertako azken ordua pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu

Burujabetzaren aldeko aldarria piztera dator Amaiurraldia

Aurten 500 urte beteko dira Gaztelako Tropek Amaiurko gaztelua hartu eta eraitsi zutenetik. Bertan denbora luzez iraun zuten nafarren argia hartu eta burujabetzaren aldeko dinamika piztu zuen Nafarroa Berriz Altxa dinamikak. Hainbat ekimen antolatuta oraingoan Amaiurraldia deritzoten egun osoko egitaraua prestatu dute datorren ekainerako. Honetaz, guztiaz Joseba Compains bertako kidearekin solastu gara gaurkoan.   Joseba […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Amaiurraldia

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Gaurkoan Haritz Pascualen baja dela eta Lohizune Amatria izan dugu gurean, bere etxea ere baden Irati irratian Iruñerriko kronika pasatzen. Bigarren geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetatik Julen Zelaieta aritu zaigun bertako azken berriak ekartzen. Bukatzeko, Nafarroa Berriz Altxa dinamikako kidea den Joseba Compains izan dugu, larunbatean aurkeztu […]

Egun On, Auñamendi! Apirila liburutegian, Nafarroa Berriz Altxa eta Pirinioetako mikroipuin lehiaketa

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu Mari Mar Agosen ahotik bertako azken hilabetearen balorazioa jaso dugularik..Ondoren Nafarroa Berriz Altxa dinamika ezagutzen jarraitu dugu bertako bozeramaile den Amagoia Susperregiren partetik. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu Mikroipuin lehiaketaren inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko