Egunon Auñamendi! Mugikor eta pantailei pause eta Kataluniari adi adi

Kataluniako albisteak, eguraldia eta Aralar irratiko kontuak Lekunberriko jaien biharamunarekin. Amaia Ubauk Garraldako eskolan emango duten tailerraren berri eman digu eta gero Kataluniara jo dugu, Irati irratiko korrespontsal lana egiten ari den Joan Tornés lagunarengana.   Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Joan Tornés Kataluniarako bidean elkartasunez

Abaurrepeako bizilaguna da Joan Tornes katalana. Eta Kataluniara bidean harrapatu du Irati irratiak. Errepide bazterretik gaurko sententzia izan du hizpide eta Katalunian emango den erantzuna aurreratu du. Datozen egunetan ere zuzenean arituko da Irati irratian. Joan Tornes Irati irratian sententziari buruz.

Egunon Auñamendi! Piriniotik Kataluniara begira

Katalunia hizpide gaurkoan, bertako agintari eta lider independentistek 100 urteko kartzela zigorra jaso duten egunean. Xorroxin eta Euskalerria irratiko albisteak eta berriak jaso baditugu ere, Katalunian goizeko lehen ordutik gertatzen ari zena landu dugu irratsaioan. Aezkoatik Kataluniara bidean harrapatu dugu Joan Abaurrepeako laguna ere. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko